Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Urriaren 22a

Ezkontza eta “Izturitze rando” urriaren 25ean

Ezkontza

Urriaren 17an ezkondu dira Maritxu Haramboure Sarhiko alaba eta Angello Carceller. Bi herritarren arteko ezkontza hau osoki herrian iragan da; lehenik Herriko Etxean Frederic Camou auzapezaren aitzinean elgarri hitza emanik gero, Izturitzeko elizan bildu dira familiako eta adixkidez inguratuak Xipri Arbelbide apezarekin beren ezkontza finkatzeko. Eztei ospakizun afaria ere uda huntan osoki berritua izan den herriko gelan zuten. Behingoan Izturitzen biziko diren ezkondu berriei goresmenak, agiantza zoriontsuenekin beren bizirako.

“Izturitze rando” urriaren 25ean

Erberua elkarteak urte guziz antolatzen duena, heldu den igandean beharra dugu. Izenak 7etatik goiti hartuko dira Harpealde trinketaren aitzinean (7:00), fite abiatzeko (7:30-8:00).

-Mendiko txirrindulaz (VTT) 3 ibilaldi: 25, 30 edo 40 kilometrokoa.

-Oinezkoentzat 2 ibilaldi: 12 edo 20 kilometrokoa.

Izen emate sarian (10 euro) barne dira: kafea abiatu aitzin, bideko janari edariak, dutxak, kartxerra eta aperitifa. Ibiltari bakoitzarentzat euro 1 emanen zaio minbizia duten pertsonak laguntzen dituen “Goxa Leku Etxea” elkarteari. Lekuan berean bazkaltzen ahalko da ere. Argitasun gehiagorentzat: erberua@gmail.com.



Email Facebook Twitter LinkedIn

3854. zbk

Gure Hitza | 2026/10/22

Kontutan har dezagun!

Menane Oxandabaratz

Ipar Amerikan Herria astekariak dituen harpidedunek uztail hastapenez geroztik ez dute gure astekaria errezibitzen. Hori dela eta Postarekin harremanetan sartu eta, jakiten da beste kontinentera igorri egunkariak ez direla kazeta igortze gisa sailkatuak. Orain merkataritza industria bezala kontsideratuak dira, erran nahi baitu igortze gastua 1,20 euro ingururen ordez 5 eurotan dela. Milesker Trump jaun presidentea!

Ipar amerikar agintariaren politika zein nolakoa den gehienak jakinean gira. Donald Trumpen politika, nazionalismo ekonomikoan oinarritua da, nazioarteko erakundeekin akordiorik bilatu gabe, “America First” (lehenik Amerika) leloa aldarrikatzen du.

Amerikar kontinenteko estatu batzuetan, eskuin erradikala, eskuin populista edota eskuin muturra hauteskundeetan gero eta gehiago garaile ateratzen dira. Zabaldua den mezua segurtasun ezaren inguruan, erakunde tradizionalen ukatzean edota ultra-liberalismoan oinarritua da. Europan ere alderdi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016