Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Urriaren 22a
Bardoze arrosaz, Obrak herriko teilatuetan eta Etxebizitzen eraikuntza
Bardoze arrosaz
Usaian baino jende guttiago bildu zen aurten Bardoze Arrosan parte hartzeko, euriarengatik. Hala ere, giro onean pasatu zen eta prebentzio mezua zabaldu zuten, beraz milesker parte hartu zutenei eta Ihesaldi eta Bardos en scène elkarteei.
Obrak herriko teilatuetan
Hilabete bat eta erdiz obretan izan ondotik, berritua da Salha jauregiaren teilatua, eta enpresek aldamioak kendu zituzten. Orain apez-etxearen teilatuan dira, antzeko konpontzeko lana egiteko. Espero dezagun harri erauntsiak ez duela berehalakoan berriz botako!
Etxebizitzen eraikuntza
Obrak hasi dira errugbi zelaiaren ondoan, Goiz Argi izeneko etxebizitzak eraikitzeko. Alday promotoreak du proiektu hori bultzatzen eta BLS Bardozeko enpresak obretan parte hartzen du, besteak beste. 36 bizitegi berri eraikiko dituzte, eta obren bukaera 2028ko lehen hiruhilekorako aurreikusten dute dena ongi baldin badoa.




