Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a
Arte erakusketaren estreinaldia
Pasa den ostegunean, Louisa Raddatz etorri zen Salha jauregira bere obra miresgarriak aurkeztera publikoari, arte erakusketaren estreinaldia kari. Azaldu zuen nola naturako elementu ttipiek, hala nola maskorrak, liliak, lumak, hostoak, etab… inspiratzen duten bere obrak sortzeko. Ondotik, jendeak adiskidantzako basoa eta boluntarioek prestatutako janaria partekatu zituen.
Erakusketa nahi bada deskubritu, urririk idekia izanen da...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Proiektu bat diruztatzeko deialdia
Chloé Candau, 22 urteko bardoztar gazteak, Monssé harategia berrerosi nahi du, lekuari dinamika berri baten emateko, egiazko bizi lekua bilaka dadin. Bankuek ez badiote dirurik prestatu nahi gazteegia baita, deia helarazten die lagundu nahi duten guziei. Bere proiektua finantzatzeko, 80.000 euro biltzea helburu duen Leetchi kutxa berriki ideki du. Errexki atzematen ahal da bere izena idatziz Leetchi...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a
Lagunekin dantza taldea Dantzari Ttikin
Lagunekin taldearen dantzari ttipiak Donibane Garazira joan ziren maiatzaren 8an, beste 1.600 haurrekin biltzeko IDBk antolatutako Dantzari Ttiki eguna kari. Goizeko desfile handia herrian egin ondoren, denak frontoira joan ziren urtean zehar lantzen zituzten dantzak harroki erakusteko. Dantza batzuk partekatu zituzten ondoan ziren Ortzaizeko taldeko lagunekin. Arratsaldean, beste hiru dantza ikusgarri ikusi zituzten Bardozera...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
Apirilaren 25ean, Lekornen iragan ziren Iparraldeko pala goma hutsa txapelketako emazteen finalak, eta Uhaldean-ek bi talde kalifikatu zituen: Anna Recalde eta Mila Martinon M22 kategorian, Lekorneko Airetik taldearen kontra, eta Amaia Maindive eta Ana Sarcou M19 B kategorian, Baigorriko Zaharrer Segi taldearen kontra.
Gure bi taldeek irabazi zituzten haien finalak eta konfirmatzen dute gure pilota taldearen forma. Goresmenak haiei eta entrenatzaileei!
...Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a
Herri Urratseko autobusa
Maiatzaren 10ean, milaka euskaltzalez beteko da beste behin ere Senpereko Aintzira “Geroa eraikiz” lemapean, Herri Urratsen karietara. Bardozetik abiatu nahi dutenentzat, autobusa errugbi zelaitik abiatuko da (8:30), eta itzuliko da Senperetik (19:00). Kasu, aurten txartelak ez dira ohiko lekuetan salgai izanen, eta Internetez bakarrik izanen dira eskuragai, 10 eurotan. Fite ibili txartelak lortzeko, kopuruak mugatuak dira...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 23a
La Passem, Gaskoiaren aldeko lasterketa eta Korrikaren ahizpa, apirilaren 30etik maiatzaren 9a arte iraganen da eta 2.000 kilometro zeharkatuko ditu Angelu arte. Xarnegu lurraldean eta gure herrian ere pasatuko da, eta gonbidatuak gara 1993. kilometroan Herriko Etxearekin parte hartzeko maiatzaren 9an (6:50), Artalde mediku gune aitzinean.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016