Orotarik | 2026ko Azaroaren 19a

Kukumarro

Xarles Videgain

Zahagia


Zahagia zer den jende anitzek ez dakitela ohartu naiz. Alta, haren laguna, xahakoa, ez da oraino guziz ahantzia. Xahakoa ahuntz-larruz egina den ontzi ttipia delarik, ez nagoke ahuntz-larru osoaz egiten den ontzia aipatu gabe, hura baita zahagia. Gure xahakoak zahato du izena ere eta aise ikusten da zahagia eta xahakoa ber hitzetik heldu direla.

Ebanjelioetan erraiten da arno berria ez dela sartu behar zahagi zaharrean, agian gustu txarra emaiten duelako edo beldurrez lehertzeko. Beti ere, duela guti oraino, zahagia erabiltzen zuten gaueko langileek, hots kontrabandistek. Ahuntz edo aker bat larrutu ondoan, behar zen ongi sobatu, prestatu, garbitu eta barnetik bikeztatu. Zango patak eta lepoa ziren lekuan josten zen azkarki. Ez baitzuen lokirik edo lotzeko gresterik ez zen goxo zahagia eramatea. Haatik ongi sobatu larrua lehuna zen eta isila, barrika edo upela ez bezala. Barbier eta Elizanburu idazleek kondatzen dute nolako balentria egiten zuten mugalariek errekaz erreka eta itzalez itzal arno edo izpiritua karreatu beharrez ahalaz guarden isilean, non hauek ez ziren lo ohe-kamantzetan.

Aski bortitza da Bergara aldean entzuten omen den mintzatzeko manera: “Zagia osorik, ginarreba hordirik”, erran nahi baita: “Zahagia beterik, ginarreba mozkorrik”. Hura erraiten omen zen etxe batean sartzen zelarik amaginarreba bat, errain bat, bere dirua utzi gabe eta aita etxe hartan bizi-arazi nahi zuelarik. Egia erran afera horretan zahagiak zer duen egitekorik ez dut ikusten.

Zahagia deitzen da sobera edaten duen jendea, erdaraz “arno-zakua” bezala. Norbait soraio baldin bada, erraiten da: “Zahagi zahar batek baino sentimendu gehiago ez du”. Norbait lodikote delarik, zahagia bezain hantua dela diote. Eta “haize zahagi” da beti kalaka ari den norbait, arnorik ez eta haize ausarki.

Euskaldunek etimologia maite dute eta zernahi asmatzen dute hitzen erranahiaren esplikatzeko. Polita atzeman nuen Larraineko gizon batek erran zidana: alabaina Zuberoan ilargia edo argizeitea erran gabe han argizagia aipatzen da. “Argizagiak argitzen dizü gaiaz zohardi denean” kantuak dioen bezala. Erran zidan beraz argizagia zela zagi bat, zahagi bat argiz betea, tipitzen eta hanpatzen dena argizagiaren mugimenduen arabera edo betea edo berria edo estiapenean. Ez dut uste egia den baina ontsa pentsatua da.

Zahagia egungo egunean ezagutzen da dantza batengatik, zahagi-dantza. Dantza berezi horretan bada gizon bat zahagia bizkarrean daukana eta beste dantzariek zahagia finki jotzen dute. Ez dakit zergatik. Baina zahagia jotzea egiten zen jadanik Erroman eta Grezian. Han arnoaz gain, olioa, ura, esnea emaiten zen zahagiaren barnean eta gasna egiten zen zahagia joz. Airez beterik, erabiltzen zen uraren gainean buia edo flotagailu gisa. Eta zahagia ongi olioztaturik lerrakor baitzen, haren gainean egotea, joko bat bazen, jenderik habilena nor zen ospatzeko: askôliasmos deitzen zen grekoz edo ascolia latinez. Ba omen zuen loturarik izadiaren emankortasunarekin. Joan den mendean oraino Okzitaniako Nîmes inguruan bazuten usaia “ouire boudenfla” edo “akerraren jauzia” deitu jokoa ospatzeko. Irabazleak, nola ez, arnoz beteko zahagia biltzen zuen.

Ez da arras gauza bera baina joko bortitza da Joseph Kessel idazleak ezin hobeki aipatzen duen bouzkachi edo kôkpar famatua, Afganistanen gustukoa dutena. Hor zaldunak elkarri joka gupidarik gabe ari dira ahuntz-larru bat beretu nahiz. Joko gogorra eta maitatua. Nago gure zahagi-dantza ez ote den erritu horien herexa umila.

Azkenik Don Kixote ahantzi gabe. Ezaguna da balentria gaitzak egiten dituela Don Kixotek hala nola haize-eiheren kontrako borrokan. Baina beste behin eta ostatu batean dagoela, han dauden zahagiak (arnoz beterik) etsaiak dituela iduritzen zaio eta xehatzen eta zilatzen ditu ganibet ukaldiz. Erran gabe doa lekuko jendeek ez diotela barkatzen eta Don Kixote xehatzen dute azkarki. Horra zahagiaz erraiteko nuena, iraziz eta izariz.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Orotarik | 2026/11/19

Xalbador gogoan

Mikel Erramouspe

Lionel Mazars, Trinketaren arduraduna, Yves Ugalde Baiona hiriko kultur axuanta, Edgard Nicoleau Maurice Ravel kontserbatorioko zuzendaria, Philippe de Escurra Xalbador 50 urte ikusgarriaren sortzaile eta zuzendaria eta Maialen Errotabéhère kantaria.
Lionel%20Mazars_%20Trinketaren%20arduraduna_%20Yves%20Ugalde%20Baiona%20hiriko%20kultur%20axuanta_%20Edgard%20Nicoleau%20Maurice%20Ravel%20kontserbatorioko%20zuzendaria_%20Philippe%20de%20Escurra%20Xalbador%2050%20urte%20ikusgarriaren%20sortzaile%20eta%20zuzendaria%20eta%20Maialen%20Errotabehere%20kantaria.

Xalbador duela 50 urte zendu zela, nehork ez du ahantzia. Azaro honetan hainbat ekitaldi antolatzen ari dira. Horietarik bat dugu “Xalbadorri omenaldia”, kantariak, poetak, bertsolariak eta dantzariak biltzen dituen sorkuntza.

Iparraldeko orkestrak omenaldi kontzertu bat sortu du, Philippe de Ezcurraren zuzendaritza artistikoaren pean, Xalbadorri eskainia zaiona.

Gau berezi honek Amets Arzallus Antia, Joanes Illarregi eta Elixabet Etchandi bertsolariak. Aire ahizpak, Ekhi Lambert, Maialen Errotabehere, Pier-Paul Berzaitz eta Mixel

Etxekopar kantariak bilduko ditu. Baita Maurice Ravel Iparraldeko Kontserbatorioko Zabala moduluko dantzariak ere. Txalapartariak Paxkalin Chabagno eta Paxkal Indo izanen dira. Ekain Cachenaut txistularia eta Iparraldeko Orkestrako musikariak (harpa, hari laukotea, kontrabaxua) gehituko zaizkie taldeari.

Nun eta noiz?

Azaroaren 27an ostiralarekin aurkeztuko da Baionako “Moderne” trinketean (20:00) eta...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/11/19

Lehen fandangoa

Jean-Louis Harignordoquy

Hola deitzen da Mixel Ernaga urepeldar euskaltzaleak argitaratu liburua. Auzapez ohiak ez du bere bizia kondatzen, baina bai bera baino 107 urte lehenago sortu familiako arbasoarena Erroibarreko Agorretan sortu Maria Martina Sansinena haur denboran bere aita-amekin Urepelera jin zen, geroago Baionara joan biziaren egitera eta berriz Urepelera itzuli. Zorigaitzez, 7 haurren ama gaixoa frango gazterik gorputz gelditu zen.

Maria Martinaren baitan sartu da idazlea. Kontakizuna 19. mendeko bigarren haitadan kokatzen da, asmakizun eta fikzioari ere bere lekua emanez. Denbora hartan, otsoen beldurrez oihanez oihan, mendiz mendi bidexkaz bidexka oinez baizik ez zitaiken joan Erroibarreko herrietatik Urepelera. Hango lekuen, orduko pusken eta tresnen izenak irakurgai dira. Gaurko egunean bakan entzuten diren euskal hitz parrasta bat ere sartu ditu idazleak, denbora hartako neska gazte frangoren zorte bertsu hura guri kondatzeko. Baigorri aldeko saltegi batzuetan aurki ditaike liburua...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/11/19

Itsas Bazterretik

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20Bazterretik

Eskulanak: Buru hausgarriekin egindako ontziak

Ikasturte honetan, eskulanekin hasteko, buru-hausgarri piezak ontzi originalak sortzeko erabili ditugu, giltzak, dirua, eta bitxiak gordetzeko, edo sinpleki, etxea apaintzeko.

Plastikozko ontzi bat oinarritzat hartuta, gure ikasleek buru-hausgarri piezak silikonarekin kolatu dituzte, behar zen forma lortu arte.

Ondoren, pintura akrilikoa eta pintzelak erabiliz, bakoitzak bere gustura margotu du ontzia, barrutik zein kanpotik.

Gehien arrakasta izan duen kolorea urrezkoa izan da, nahiz eta kolore biziz betetako ontziak ere izan ditugun.

Astearte eta ostiraletan, eguerdiko pausan, Beatrizekin bildu diren 30 ikasleek trebetasun handia erakutsi dute, eskulan honek bere zailtasunak baitzituen.

Txalo handi bat gure artistentzat!

...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/11/19

Haziak Mintzo

Hendaiako San Bixente kolegioko 5Bko ikasleak

Haziak%20Mintzo

Ohitura bihurtu da. Irailaren erdialdean Hendaiako San Bixente kolegioko 5. mailako ikasleek bizikleta hartu eta, 45 km egin ondoan, Bertizen pasatzen dituzte 3 egun. Aurten ere haien esperientzia kontatu digute:

Hendaiatik Bertizera bizikletaz joan ginen, Bidasoako bide berdetik. 45 kilometroak egiteko egun osoa eman genuen eta 10 aldiz gelditu ginen, baina azkenean denak ongi iritsi ginen.

Hurrengo bi egunetan kirol anitz egin genuen: arborismoa, canyoning, tirolinak... Horretaz gain, denbora libre osoan jolasten pasatu genuen. Gauean oso akituak ginen.

Aterpetxeko langileak eta monitore guziak euskaldunak zirenez, dena euskaraz egin genuen. Eta itzulia? Berriz bizikletak hartu eta aitzina, baina aldi horretan pixka bat errazagoa zen, maldan behera baita.

Bikain pasatu genuen eta denei aholkatzen dizuegu joatea.


...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/11/19

Julio Soto nafarra lehen

Menane Oxandabaratz

Julio Soto
Julio%20Soto

Joan den larunbatean Biarritzen azken final-laurdenak jokatu dira. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenen itzuliko azken saioan 1.200 pertsona inguru elkartu dira. Ekhi Erremundegi gai-emailearen gidaritzapean sartu dira sei bertsulariak. Julio Soto nafar bertsularia 733,5 punturekin lehen atera da, finalerdietara sartzeko txartela lortzen zuela.

Horra puntuazioa:

Julio Soto (733,5)

Sustrai Colina (713)

Maddi Ane Txoperena (682)

Oier Etxeberria (672,5)

Maddalen Arzallus (672,5)

Andoni Rekondo (660).

Lehen itzuliko azken saioak iragan direla eta, jakina da zeintzuk diren finalerdietan kantatuko duten bertsulariak: Amets Arzallus (746,5), Nerea Ibarzabal (740), Julio Soto (733,5), Beñat Gaztelumendi (733), Alaia Martin (722), Miren Artetxe (713,5), Sustrai Colina (713), Aitor Mendiluze (713), Aner Peritz (707), Joanes Illarregi (707), Ane Labaka (703,5), Oihana Iguaran (701,5), Nerea Elustondo (696), Aitor Bizkarra (694), Saioa...

Irakurri segida


3858. zbk

Gure Hitza | 2026/11/12

Irudiaren indarra

Menane Oxandabaratz

Momentu hauetan manifestazio anitz iragaiten ari dira, hedabideek luze eta zabal emaiten dute hauen berri. Manifestazio horietan zabalduak diren aldarrikapenak aipatuak baldin badira, bereziki telebistako kate batzuek informazioaren tratatzeko manera desbideratua dela iduritzen zait.

Irudiek eragina badute, berehalakoa da eta bakoitzaren baitan emozioa sortzen du, arrazoinamenduzko analisia saihestu dezake. Ikuslearen baitan ikusi duena gelditzen da. Telebistako irudiak prentsa idatziak baino azkarragoak dira, zuzeneko arrazoi hutsetik haratago, irudi bisualek ikusmolde politikoa moldatzen ahal lezakete.

Hedabide batzuk informazioa emaiterakoan neurrigabeko irudi baten bila dabiltza: saltegi erreak, bazterrak xehatuak, gazteria errebelatua… Hots karrikan direnak denak gaiztaginak. Eguneroko bizitzan zailtasunak direlarik, milaka jende manifestatzera etorriak direlarik, nork du abantaila holako irudien erakusteko? Holako informazioen emaiteko moldearen helburua ez ote...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016