Orotarik | 2026ko Urriaren 08a
Irailaren 16tik 18ra, seigarreneko ikasleak Igantzin kokatzen den "IrriSarri Land"-era joan dira integrazio ateraldia egitera. Bertan, arborismoa, tirolinak, zentzumenen ibilaldia, disc golfa, gaueko mendi ibilaldia edota disko-festa egiteko parada izan dute. Hiru arrabio deskubritzeko aukera ederra ukan dute ere bai! Gune miresgarri honi esker, gure ikasleak naturan murgildu dira, euskaraz eta umore onean. Egonaldi bikaina baina doi bat motzegi...
Orotarik | 2026ko Urriaren 08a
Saioa Alkaiza nagusi Donapaleuko saioan
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen faseko laugarren saioa larunbatean Amikuzen iragan da. Donapaleuko Airetik gelara hurbilduak ziren bertsuzaleek giroa eman dute, bertsularien aurkezpenean esku-zarta azkarrak entzuten zirela.
Ganbarako gaia: “Geltokira eraman duzu, joan ez dadin konbentzitzen ahalegindu zira, baina badoa. Nola abiatzen den ikusten gelditu zira”. Xalbat Alzugarai Etxeberri gai-emaile, saio...
Orotarik | 2026ko Urriaren 01a
Egun basihizi ttipia aipatu nahi nuke, sagua hots eta basihizia izateaz gain beste zerbaiten deitzeko erabiltzen dela ikusiko dugu; hala nola gizakiaren gorputzean.
Beraz lehenik animale hura ezaguna da. Sagu gehienetan non ez den sabua deitzen Baigorri eta Aturri aldean nik uste, suge eta subea bezala. Euskarazko hitz hori aski zaharra da ezen jadanik agertzen da 1284 urtean Sagutirin hitzean, Nafarroan, Auritze eta Orreaga inguruan. Iduri luke sagu horretan dagoen...
Orotarik | 2026ko Urriaren 01a
“Neska gazte baten istorioa kondatuko dauzuet:
Arrats batez, Saioa neska gaztea bere ohean ezarri zen; mihiseak bere gainean ezarri zituen. Mihiseen gainean ardi xuri batzuk baziren eta arrain batzuk ere. Saioa lo sakon goxo batean sartu zen baina begiak hetsi orduko bere mihiseen artean ardiak animatu ziren, mintzatzen hasi ziren. Batzuk familian ziren, beste batzuk lagunekin mintzatzen ari, batzuk irri egiten.
Baina bizi eder hartan baginakien...
Orotarik | 2026ko Urriaren 01a
1965etik 1979ra arteko 300 bat pegatina ikusgai dira Baionako Epaiska elkarte ostatuan, urriaren 18a arte. Garai hartako giro politikoa eta borroken aniztasuna ezagutzeko parada eskaintzen du erakusketak.
Pegatinek ere historia kontatzen dute. Euskal Herriko probintzia guzietatik heldu diren pegatinek hamarkada bateko baino gehiagoko historiaren berri ematen dute. Anitz klandestinitatean inprimatuak izan ziren, aldarrikapenak karrikara eramateko eta isilarazitako ahotsak...
Orotarik | 2026ko Irailaren 24a
Ttaket ez dakit ezagutzen duzun baina Donibane Lohitzunen ttaketa da marrazoaren bizkarreko hegal handia. Ttaket diot eta ez Taket, taket baita zurezko ziri handia. Sapo larrua, beraz apolarrua da eta ezagun den bezala ez omen da ederrenetarik.
Baina Ttaket eta Sapolarru ziren bi gizon, bi arrantzale horrela deitzen zituztenak. Asmatu dukezun bezala, aipatu nahi dudana izengoitia edo izengoitikoa da.
Ontsalaz, duela guti, Euskal Herrian...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016