Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Urriaren 29a

Mintzalagun, Auzoko konpostagailua: boluntarioak xekatzen dira eta “Ces femmes dans l'ombre” filma

Mintzalagun_%20Auzoko%20konpostagailua:%20boluntarioak%20xekatzen%20dira%20eta%20Ces%20femmes%20dans%20lombre%20filma

Mintzalagun

Euskararen mintzatzeko paradak eman nahi ditu Mintzalagun iniziatibak. Iaz 3 talde bildu ziren 18 mintzalagunekin. Aurten aukera bera eskaini nahi da jendeari. Bi rol badira egitate horretan:

– bidelariak: mintzatzen ahal diren baina praktikatzeko beharra sentitzen duten

jendeak, ikasle ala ez

– bidelagunak: euskaldun aktiboak, aise mintzo direnak, “euskaldun zaharrak”, ez

dira erakasleak

Izena emateko, sartu emanizena.praktikatu.eus webgunera; hauta Hazparne, Izturitze,

Aiherra, Lekuine edota Beskoitze. Disponibilitate guziak idatz. Denen disponibilitatearen arabera, taldeak hautatu leku batean eginen dira elgarretaratzeak, astean oren bat. Urtean zehar hainbat elgarrataratze izanen dira Euskal Herriko mintzalagunen artean. Hazparnen topaketa bat aurreikusia da 2027ko hasieran. Izena eman gostuan, kitorik da!

Auzoko konpostagailua: boluntarioak xekatzen dira

Hona Bil ta Garbik proposatzen duena: auzoko konpostagailuak ezartzea. Auzoan kokatua izanen den konpostagailuari esker, nahi dutenek hondakin organikoak bereiz ditzakete. Nahi duten familiek bio-zegoa ukanen dute barazki eta fruitu xurikinak ezartzeko, gero konpostagailuan husteko gisan. Hondarkin horiek tokian berean balorizatuak izanen dira. Biztanle boluntario taldea, kudeatze eta segipen lanetan lagunduko du Bil ta Garbik. Zer ondorio du hondarkin organikoen tratatzeak?

– Lur emendakin naturala lurrera itzultzen da

– Etxe hondarkinen bolumena ttipitzen da

– Auzoekin harremana emendatzen da proiektu praktikatu baten inguruan

Egitate horretan parte hartzeko idatzi biodechets@biltagarbi.fr helbidera.

“Ces femmes dans l'ombre” filma

Urriaren 30ean Haritz Barne zineman pasatuko da Laetitia Tomasi zinegilearen dokumentala (20:30). Ondotik zinegilea eta Bask'Elles elkarteko partaide batzuekin hitz egiten ahalko da. Emazteak aitzinean eman nahi dituen Bask'Elles taldekoek diote emaztea ez dela aski aipatua espazio publikoan. Eskas hori betetzeko helburuarekin inguruetako emazte ohargarriak bilatzen dituzte. Artxiboak, lekukotasunak eta emazteen ondokoak galdekatuz argirat eman nahi dituzte. Emazte balios horien memoria transmitituz, indarra eman nahi diote belaunaldi berriari.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3855. zbk

Gure Hitza | 2026/10/29

Euskaltzaleen Biltzarrak 125 urte

Peio Jorajuria

Frantses Estatuan, 1901eko uztailaren 1ean, duela 125 urte beraz, bozkatu zen elkarteen sortzea baimentzen zuen legea (ondoko agorrilaren 16ko dekretuak bideratuko zuena). Pierre Waldeck-Rousseau politikari errepublikanoak zuen lege hori bultzatu. Haize kontra, egia erran, zeren alderdi politikoak oro har beldur ziren lege horren bidez demokrazia gehiegi uzteaz herritarren eskuetan. Funtsean, Frantziako Iraultzaren ondotik ere hori gertatu zen: langileak eta jendeak oro har ezin ziren elkartu beren interesak zaintzeko. Zorionez, XX. mende hastapenean elkartzeko eskubide hori erdietsi zen, nahiz garaiak zailak izan. Elkartzeko libertateak demokraziari urrats handia eginarazi zion, urrats subertsiboa ere zen orduan. Gaur egun, milioi bat eta erdi elkarte baino gehiago bada frantses estatuan, 13 milioi boluntario eta 1,8 milioi langilerekin funtzionatzen dutenak.

Ipar Euskal Herrian zenbat elkarte baden ez dut jakin, baina multzo oso handia dena den. Eta lehenetarik sortu zena,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016