Orotarik | 2026ko Urriaren 29a

Kukumarro

Xarles Videgain

Omiasaindu (1): Sainduak


Omiasainduz sainduak ospatzen omen dira. Haatik, egun hartan berean jende franko ibiltzen da hilerrietan kasik ondoko egunean baino gehiago.

4. mendean jadanik ekialdeko giristinoek beren fedearengatik hil ziren fededunak ospatzen zituzten Sirian, Turkian, Egipton. Festa Mendekoste ondoko igandean zen. 609. urtean Bonifacio Laugarrena orduko aita sainduak 610eko maiatzaren 13an festa bera jarri zuen martirioen ohoretan. Berantago, 8. mendean, Gregorio Hirugarrenak festa hori azaroko lehenean ezarri zuen. 835. inguruan Gregorio Laugarrenak besta bera indartu zuen, azaroan beti. Bizkitartean, mundu zeltikoan, Samhain festa handia bazen: egun edo aro hartan uztak bukatzen zirela adierazten zen.

Latinez, Sollemnitas Omnium Sanctorum deitzen zen festa hura. Euskaraz izen bertsua hartua izan zen, omnium hitzak ‘guziak’, ‘oro’ adierazten baitu. Omnia Saindutik Omiasaindu, Umia saindu sortu da eta hori da Iparraldean nagusi den hitza, aldaki zonbaitekin: Omniasainduru, Omiasaindore, Omiasendore. Nago ‘ume’ hitza ez ote den bazterretik sartu Umia Saindu, Umuru saindu izendapenetan. Xiberoan Domüsanthore bilakatu da. Bizkaieraz hitz hurbila: Domurusantu. Gipuzkeraz gehienik Santuguzien eguna (ikus Día de los Santos eta Toussaint erdaraz). Erran gabe hitz horiek konbinatzen ahal direla hala nola Omiasendore Amikuzen, Sanduen eguna Abaurrean, Dominesandorio Jaurrietan. Azkenik Arana Goiriren eskolaren ildotik Deunoro sortu zen. ‘Santu’ izena ez bide zitzaion gustatzen eta Deun proposatu zuen haren ordez. 1895ean sortu hitz hori idatzirik agertzen da bainan ez dut uste anitz erabiltzen denik.

Saindu eta santu hitzari lekua egin behar diot. 1360an agertzen da Martin Sandua deitu gizona. Badakigu sainduen izenak sartu direla, leku izenetan (Senpere), jende izenetan (Xemartin). Xiberoan biarnesetik hartu ‘sentore’ hitza ezaguna da eta ‘senthorale’ eleak ‘beilari’ adierazten du, hots saindu baten ohoratzera joaiten dena, hala nola Sarrantzera.

Urtebetetzeko egunaz gain, norberak badu bere saindu izena. Erranen da: “Oroit hadi hire ahizparen santu eguna bihar dela”.

‘Norek bere santuari otoitz’, diote Nafarroan edo ‘Bakhotxak bere sainduari argi’. Ez da urrun gure mintzatzeko manera: ‘Bakoitzak bere opilari su’. Aldiz gazteleraz eta frantsesez sainduaz diotena euskaraz ez dut ezagutzen. Zerbait usaiaz kanpo eta sobera gustatzen ez zaizuna gertatzen delarik gazteleraz erranen da: ‘A santo de qué?’ eta frantsesez ‘En quel honneur?’ Agian bada gauza bera adierazten duenik euskaraz.

Saindua ontsalaz miresten da erlisionearen arabera. Bizkitartean badira pixka bat trufagarri edo tipigarri diren mintzatzeko manerak ‘saindu’ hitzaren egunean. Hegoaldean bereziki zerbait luze delarik: ‘Egun santu guzia telebista ikusten egoten da’. Frantsesez berdin.

Zerbait ez bada guziz ona ere saindu hitza ageri da: ‘Egungo denbora ez da arras santua’ edo eta ‘Goiz honetan jeiki naiz ez arras santua’, erran nahi baita, ez fleitean.

Amikuzen saindua aipatzea bi adibidetan ageri da. Lehenik ‘Saindu guziak oliokoi’. Eta ‘saindu jaunzle’, saindu beztitzailea erabiltzen omen zen ‘mutxurdin’ adierazteko: ‘Donado eta herriko mutilak Parisera doaz eta gu hemen saindu jaunzle izain gira’. Bestalde mesfidatu behar da saindu itxura duenaz. Xiberoan zioten: ‘Saindu-maina otso hizana’. Iduriz saindu bai baina egiazki otso. Saindu-jale da debot dena, eta debotegi. Santu saltzailea da pegesa baizik saltzen ez duena.

Ba omen da ere ikasi dudan ‘santu hartua’ hitzen segida. Adiskide mamia, adiskide mamiko, xitezko adiskidea zer den badakigu, barne barneko adiskidea. Baina ‘santu hartua’ diogu beste adiskide faltsu batez, zuzen ez den adiskidetasun bezalako zerbaitez. Beraz santu hartua da parte txarrekoa. Konparazione erranen dute: ‘Auzapez jaunak bere santu hartuak baditu eta delako taldean santu hartu horiek baizik ez ditu izendatu’.

Azkenean horra saindu-mina, haurretan larruan agertzen zelarik pikor tzar bat, etxez etxe zabiltzan aita-amak haren joan arazteko. Saindumina omen zen. Horra Umiasaindu baliatuz sainduez errateko nuena. Ahantzi gabe Jean Etxepareren erranaldia: ‘Baina jende gehienak hola dituk: ez saindu ez debru’. Umia sainduz hilak ez direla urrun bestorduz aipatuko dugu.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Orotarik | 2026/10/29

Lehen final-laurdenetako saioan Amets Arzallus garaile

Menane Oxandabaratz

Amets Arzallus
Amets%20Arzallus

Euskal Herriko Bertsu Txapelketako lehen final-laurdena, joan den larunbatean Nafarroako Lekunberri herrian iragan da. Amets Arzallus hendaiarra lehen atera da 746,5 punturekin, finalerdietako txartela lortzen duela.

Saio ederraren entzuteko parada ukan dugu, 1.500 bat bertsozale Lekunberriko kiroldegian zuzenean hurbilduak zirela, bai eta ETB2 telebistan segitu dutenak. Aizpea Garmendia gai-emailearen gibelean etorri dira sei bertsulariak, beren aurpegietan senti zen tentsioa bazegoela.

Lehen partean zortziko handian eta ttipian binaka aritu dira. Gero, puntuka ari izan dira zortzi bertsu osatu arte. Ondotik, banazka ari izan dira, bakoitzak gai baten inguruan hiru bertsu nahi zuen doinuan eta neurrian kantatuz. Banakako ariketa honetan bertsu ederren entzuteko parada izan da, erakutsiz bertsularien goi-maila. Saioa bururatu da binakako ariketarekin, hamarreko ttipian.

Horra puntuazioa:

Amets Arzallus: 746,5

Beñat Gaztelumendi 733

Saioa Alkaiza...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/10/29

Haziak Mintzo

Larresoroko Dona Martine eskolako ikasleak

Aurten maskarada lantzen dugu eskolan


Lehen garai honetan, Xiberoa probintzia aipatu dugu: hasi gira kantuak ikasten.

Maskarada batean, antzerkia dantza eta kantuak badira.

Ikusgarri horretan, bi talde badira: Gorriak eta Beltzak.

Gorriak taldean, pertsonaia eta dantzari seriosak badira: Kantiniersa, Zamalzaina, Gatuzaina,

Txerreroa eta Enseinaria.

Beltzak taldean, zozokeria anitz egiten dituzten pertsonaiak dira: Pitxu eta Buhameak.

Ikasle baten amak koztuma guziak ekarri ditu eskolan aurkezteko, biziki ederrak ziren.

Xiberoko kantuak hasi ditugu ikasten: “Xorrotxak” eta “Agur Xiberoa”.

Antzerkia ari gira ere idazten, dantzak bakantzak eta gero eginen ditugu.

Maite dugu maskarada prestatzea gelan!

Lan anitz badugu gure maskarada presentatzeko Eskolako Bestan apirilaren 9an.

Uzten zaituztegu eta lanean karraskan segitzen dugu!


...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/10/29

Itsas Bazterretik

Piarres Larzabal Kolegioa

Amane Apalategui-Telleria artistak bere ibilbidea eta sorkuntzak partekatu ditu ikasleekin, Elkar’topa hitzorduaren karietara. (PLK)
Amane%20Apalategui-Telleria%20artistak%20bere%20ibilbidea%20eta%20sorkuntzak%20partekatu%20ditu%20ikasleekin_%20Elkartopa%20hitzorduaren%20karietara.%20(PLK)

Elkar’Topa #1: Artea, Artista


Joan den urtean bezala, ikasleei lehen “Elkar’topa” proposatzeko aukera ukan dugu: epeka, pertsona ezagun bat edo ikastetxeko ikasle ohi bat gomitatzen dugu kolegiora, ikasleekin topatzeko eta bere esperientziak partekatzeko.

Urri hasiera honetan, frantseseko kurtsoetan, Amane Apalategui-Telleria artistaren “Un jour d’été – Neguko egun bat” liburua ezagutu eta lantzeko aukera ukan dute 6. eta 5. mailako ikasleek. Klasean gustura irakurri zuten liburu elebidun eta oso original hau, artistaren marrazki ederrekin ilustratua. Ondoren, liburuko zonbait enigma argitu zituzten, eta oso ongi pasatu zuten haien erantzunak aurkitzen.

Horren harira, urriaren 8an, ostegunarekin, 31 ikasle boluntario elkartu ziren, bazkaltzeko pausan.

Bere obrez inguraturik, Amane Apalategui-Telleriak saioa hasi zuen ikasleen aitzinean, isiltasun osoan, haiek agurtzen zituen “lamina” izeneko iratxo ttiki bat marraztuz....

Irakurri segida


3855. zbk

Gure Hitza | 2026/10/29

Euskaltzaleen Biltzarrak 125 urte

Peio Jorajuria

Frantses Estatuan, 1901eko uztailaren 1ean, duela 125 urte beraz, bozkatu zen elkarteen sortzea baimentzen zuen legea (ondoko agorrilaren 16ko dekretuak bideratuko zuena). Pierre Waldeck-Rousseau politikari errepublikanoak zuen lege hori bultzatu. Haize kontra, egia erran, zeren alderdi politikoak oro har beldur ziren lege horren bidez demokrazia gehiegi uzteaz herritarren eskuetan. Funtsean, Frantziako Iraultzaren ondotik ere hori gertatu zen: langileak eta jendeak oro har ezin ziren elkartu beren interesak zaintzeko. Zorionez, XX. mende hastapenean elkartzeko eskubide hori erdietsi zen, nahiz garaiak zailak izan. Elkartzeko libertateak demokraziari urrats handia eginarazi zion, urrats subertsiboa ere zen orduan. Gaur egun, milioi bat eta erdi elkarte baino gehiago bada frantses estatuan, 13 milioi boluntario eta 1,8 milioi langilerekin funtzionatzen dutenak.

Ipar Euskal Herrian zenbat elkarte baden ez dut jakin, baina multzo oso handia dena den. Eta lehenetarik sortu zena,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016