Orotarik | 2026ko Uztailaren 16a
Zientziak lantzen
Aurten, ikasleek kanpoko eragile desberdinekin zientziak landu dituzte. Astrobasque elkartearekin, ama-eskolakoek eguna eta gauen zikloa ulertu dute aldiz handienek zeruaren mapa landu dute. Antoine Odisea Zientzietakoak, ama eskolakoei dinosauroak hobeki ezagutzeko aukera eman die. CP-CE1ek burbuila erraldoiak egin dituzte eta aza gorriaren kolorea aldatu dute, eta CM-ak mikrobioak ikusteko mikroskopioak erabiltzen hasi...
Orotarik | 2026ko Uztailaren 16a
Ezberdintasunean denak elgarrekin
Senpereko Arretxea kolegioan plazer dugu ikasleeri proposatu proiektuetan elkarbizitza barnatzea. Aurten ere eraman ekintzetan sorkuntza bat egin da kolegioko 4Bko gelarekin, Kiribil antzerki eta arte elkartea eta heldu elbarritu aktore batzu elkartuz: BAKE UNE eman diogu izena, kolegioko ikasle eta ahultasun egoeran diren artistekin.
Bi astez kolegioan elkartu gira ikasle eta artistak...
Orotarik | 2026ko Uztailaren 16a
Amaia Carrere ilustratzailea kolegioan
Maiatzaren 7an, ostegunez, bazkaltzeko pausan, Urruñako Amaia Carrere ilustratzailea gonbidatu zuten Antxeta irakurzale klubako kideek!
Mintzaldi denboran, bere ibilaldia, bizipenak eta esperientziak kondatu dizkigu...
Hasi baino lehen, margo bat eskuan hartuz solasaldi denbora guzian margotzen ari izan da.
Ttipitatik lapinak marrazten zituelako, marrazketa gustukoa zuela ohartu...
Orotarik | 2026ko Uztailaren 09a
Mentsa
“Mentsa hiza?” entzun behar dugu artetarik baina euskararen eremu osoan ez da aise erraiten. Baxe Nafarroan erraiten da gehienik eta “tetele”, “ergel”, “teila bat falta ukaitea” adierazten du. Ez da konplimendua. Norbait mentsa izan daiteke beti, hots berez halakoa da edota beharrik noiztenka baizik ez da menskerian ari! Hego haizeak jendea mensten duela erraiten da. Hegoa baretu eta jabaldu ondoan joaten omen da...
Orotarik | 2026ko Uztailaren 09a
EITB gure kolegioan
3.eko ikasle talde batek “Concours National de la Résistance et de la Déportation” lehiaketan parte hartu du aurten.
Lehiaketaren gaia Shoah-ren inguruan denez, Donibane Lohizuneko familia judu baten historiari buruzko gai bat hautatu dute: Meyer familia.
Meyertarrei buruzko bideo dokumental ttipi bat ekoiztu dute ikasleek, lehiaketara igorri dutena eta lokarri honekin begira daitekeena:
Orotarik | 2026ko Uztailaren 09a
Irisarriko ateraldia: euskal mitologiaren ezagutza
CM1eko ikasle elebidunek eta elebakarrek Irisarriko Ospitalea zentroan egin duten ateraldi pedagogiko batean parte hartu dute.
Zentroak euskal mitologiari buruzko erakusketa proposatzen du. Egun osoan zehar, haurrak Irisarriko herriko hainbat tokitan ibili dira ipuin desberdinen entzuteko eta pertsonaia batzuen ezagutzeko: Tartaro pertsonaia ospetsua, Mari jainkosa, Ligi zubiko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016