Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Urriaren 29a

Omiasaindu, Ziklo-rando, Erorketen tailerra eta Kirola

Ganex

Ziklo-rando ekimenera jendea hurbildua
Ziklo-rando%20ekimenera%20jendea%20hurbildua

Omiasaindu

Hurbiltzen ari da, meza hazilaren lehenean, igandea, Saran izanen da (10:30) eta biharamunean hazilaren 2an hilen eguna, Senpereko elizan (19:00).

Ziklo-rando

Ziklo-rando ekimena urriaren 18an igandez iragan da, emazte eta gizonek parta hartu dute, orotara 245 baziren. Dena biziki ongi iragan da, podiumik ez da egiten, parte hartzearen plazerarentzat da. Dena giro onean iragan da, denbora ere behar den bezalakoa zen. Olhain ikastola zen antolatzailea, burasoak izigarri kontent ziren, berek uste baino jende anitzez gehiago izan baita, denak eskertzen dituzte.

Erorketen tailerra

Sarako Zentro Sozialak erortzeko arriskuen ttipitzeko, 4 egunez tailerrak proposatzen ditu, Arantxa Oronoz psikoterapeutak antolaturik, Sarako Olhain gelan (14:30-16:00). Egunak hazilaren 9, 16, 30 eta abenduaren 7an iraganen dira, izena Herriko Etxean eman behar da 05-59-54-20-28, baita xehetasun guziak ukaiteko. Talde bakoitza 12 presunentzat da, beraz lekua erreserbatzeko laster deitu behar da.

Kirola

Pilota - Esku-huska trinketean: Lehen mailan Etxeberri Pacheco Manex-Zozaia Eñaut galtzaile 38-40 Atzarriren kontra. 3. mailan Alfaro Ellande-Irazoqui Iñaki irabazle 40-17 Abarratiaren kontra. Gazteak: Berasategui Unai-Semerena Eneko irabazle 40-17 Erro Bat-en kontra. Irosbehere Iban-Goyeneche Ellande galtzaile 02-40 Zaharrer Segiren kontra. Alduntzin Kaiet-Marin Imaz Eneko galtzaile 29-40 Mauleren kontra. Neskak palantxaz 3. mailan: Urrutia Borda Edurne-Arribillaga Audrey galtzaile 36-40 Goizeko Izarraren kontra. Indaburu Gaelle-Arotzarena Amaia galtzaile 33-40 Kapito Harriren kontra. 4. maila Urrezti Mirentxu-Etcheverry Maider irabazle 40-38 Gotaineren kontra.

Errugbia - Sarak 22-17 irabazi du Nafarroaren kontra, heldu den igandean pausako dira.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3855. zbk

Gure Hitza | 2026/10/29

Euskaltzaleen Biltzarrak 125 urte

Peio Jorajuria

Frantses Estatuan, 1901eko uztailaren 1ean, duela 125 urte beraz, bozkatu zen elkarteen sortzea baimentzen zuen legea (ondoko agorrilaren 16ko dekretuak bideratuko zuena). Pierre Waldeck-Rousseau politikari errepublikanoak zuen lege hori bultzatu. Haize kontra, egia erran, zeren alderdi politikoak oro har beldur ziren lege horren bidez demokrazia gehiegi uzteaz herritarren eskuetan. Funtsean, Frantziako Iraultzaren ondotik ere hori gertatu zen: langileak eta jendeak oro har ezin ziren elkartu beren interesak zaintzeko. Zorionez, XX. mende hastapenean elkartzeko eskubide hori erdietsi zen, nahiz garaiak zailak izan. Elkartzeko libertateak demokraziari urrats handia eginarazi zion, urrats subertsiboa ere zen orduan. Gaur egun, milioi bat eta erdi elkarte baino gehiago bada frantses estatuan, 13 milioi boluntario eta 1,8 milioi langilerekin funtzionatzen dutenak.

Ipar Euskal Herrian zenbat elkarte baden ez dut jakin, baina multzo oso handia dena den. Eta lehenetarik sortu zena,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016