Herriz Herri | 2026ko Irailaren 03a
Ekoizleen merkatua
San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik iragan da, denborarengatik egin dute kiroldegian, izigarriko arrakasta izan du manifestazioak, herritar anitz bainan beharba kanpotarra geihago, jateko onak eta ongi prestatuak ekoizleek eginak, eskolaren mahaia ere izugarri ongi, edatekoak eta patata frituak lasai, dena umore onean pasatu da eta antolatzaileak kontent ziren. Orain bertze manifestazioa izanen da Eguberriko merkatua,...
Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
Prefetaren abisua
Departamendu guzian debekatua da: sua egitea, suziriak eta bertze. Ikusi bertzetan suak zer makurrak egin dituen, hortako errespeta dezagun abisu hori.
Lezeak
Zaku zaharren bisita ukanen dugu abuztuaren 6an (19:30), bisita frantsesez izanen da.
Lezeko gaina ere bisitatzen ahalko da abuztuaren 14an (9:00), Imanol Amestoyrekin, prezioa 6€. Bi bisita horientzat erreserbatu behar da 05-59-54-21-88 zenbakiaren...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a
Pleka trinketa
Henri Dutournier da trinketaren jabea, bainan aspaldian, Pleka ostatua eta jatetxea aloimenduan ematen ditu. Orain izan da sanjamendu, aloitu du Urquia Julieri, gaztea eta dinamika ematen du, mementoan bakarrik da buru, bainan baditu pentsamenduak. Aspaldian Plekan ez zen pitxik egiten eta berak baluke pentsaketa berriz lehen bezala egitea, palantxa torneoak, xoko torneoak eta zertako ez pilota partida batzu. Hortako behar luke norbait pilota ezagutzen...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 16a
Kontseilu bilkura
Uztailaren 2an, hautetsiak elgarretatu dira elkarteen diru laguntzak bozkatzeko. Denak hor ziren, 37.660€-ko buxeta bozkatua izan da, denen baimenarekin. Beraz elkarteek ukanen dituzte beren diru laguntzak.
Lezeak
Udan bisiten tenoreak aldatu dira. Uztailaren 6tik abuztuaren 30a arte, lezeak bisitatzen ahalko dira (9:00-19:30), hiru hizkuntzetan: frantsesez, espainolez eta euskaraz. Bisita espezialak ortziraletan...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Beti Gazte
Elkarteak egin du aurtengo bigarren elkarretaratzea errearoaren 26an ortzirale eguerditan, Amotzeko Mendionde jatetxean. 50 bat kide hor ziren, beroak ez zituen izitu, aroa freskoago izan bazen, gehiago etorriko ziren. Hala ere, bulegoa kontent zen 50 horiek hor izatea. Beti bezala jateko onak eta ongi zerbitzatuak izan dira, aroarengatik ez dira usaian bezala euskal kantuz aritu, bainan hala ere umore onean pasatu da eguna. Ganex lehendakariak bere...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a
Zangoak Arin
Taldeak egin du egun pasa bere 30 urteak ohoratzeko. Goizean, gosari ttikia lezetako gelan eta azken 30 urtetako argazkiak begiratu dira, Guy Thibaut eta Jean Granek eman diozkate esplikazione guziak. Gero, oinez joan dira lezetako Alti jatetxerat, orotara 60 bat baziren, hor zikiroa kanpoan errea, ukan dute bazkaltzeko ona, aro beroa, bainan lezetan goxo zuten, izigarriko umore onean pasatu dute...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016