Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 05a
Bozak
Herriko bozak martxoaren 15ean eta 22an izanen dira, ez balin bada bozetako listan emana, etorri Herriko Etxerat otsailaren 6a aitzin izena emateko.
Katixima
CM2-ko haurrak Argi Bide gelan (9:30-16:00).
Agiantzak
Urtarrilaren 30ean ilunabarrean ukan ditugu, Lur Berri gelan. Battit auzapezak bere hautetsiekin deneri ongietorria egin eta urte berri ona desiratu du 2026ko urtearentzat, 150 bat...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Heriotze
Jean Fagoaga medikua pausatu da 97 urtetan. Erien zerbitzari, pilotari famatua zen Paul bere anaiarekin, Sarako Izarrak taldetik joan zen Donibane Lohizuneko taldera. Xistera ttikian baditu partida anitz irabaziak, bi aldiz Frantziako txapela, eta bortz aldiz Frantziako txapeldun errebote luzean.
Sarako auzapez egona da 1971tik 1977a arte. Ezpeletako kantonamenduko bozetan presentatu zen abertzale gisa. Iparraldeko Eusko Ikaskuntzan lehendakari izan zen...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Soinua
Urtarrilaren 28an asteazkenez (15:00), Lur Berri gelan, UNESCOren soinu astearen karietara, gurekin bat egin momentu atsegina partekatzeko entzumen-osasunaren inguruan. Sarrera urririk. Animazioa Marie Dauba-Richard eta Emmanuelle Etcheberryrekin.
Bilkura
Informazione bilkura: saltzaile, ofiziale, eraikuntza eta herrilanetako profesionalak diru laguntzen dretxoa jakiteko gomit dira, urtarrilaren 30ean (12:30), Senpereko...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a
Biztanle kontaketa
Aurten kontaketa hasiko da Saran urtarrilaren 15ean. Jende batzu ibiliko dira etxez etxe, paperak utziko dituzte betetzeko eta Internetez bidaltzeko. Bainan Internetik ez duenak edo ez dakienak ongi erabiltzen, presunari erran etxerat heldu delarik eta harekin beteko dira deklarazioneak.
Tripotx bazkaria
Sarako erretretatu guziak gomitatzen ditu kontseiluak, urtarrilaren 24an larunbatarekin (12:30), Lur Berri...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Sasoineko lanak
Herriko Etxeko igerileku, aisialdi zentro, leze eta herriko atelierretan lan egiteko, behar da izan estudianta eta 17 urte eginak 2026ko maiatzaren 1eko, Herriko Etxean dokumentua hartu eta bete urtarrilaren 31 aitzin.
Tripotx bazkaria
Sarako erretretatu guziak gomitatzen ditu kontseiluak, urtarrilaren 24an larunbatarekin (12:30), Lur Berri gelan. Izenak eman urtarrilaren 17a aitzin, norbaitek bila etorri behar badu,...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Olentzero
Abenduaren 20an larunbat arratsaldean haurrek egin dute krakada Lur Berri gelan. Gero, trikitilariekin desfilea gaztetxerat, hortik Olentzero Mari Domingirekin etorri da plazarat. Goxokiak eman diozkate haurreri eta horiek gabon kantu batzu eman. Bertan gaztain erreak, ogitartekoak eta edariak, suaren inguruan Zazpiak bat taldeak dantza eder batzu egin ditu. Izigarrizko memento ederra pasatu dute ttiki eta handiek.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016