Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Errearoko egoera zibila
Heriotzak: Sasias Brigitte sortzez Devoucoux 70 urtetan 2025/06/06. Arburua Bernard 62 urtetan 2025/06/02.
Ezkontzak: Lanchas Sebastien eta Larraburu Caroline 2025/06/14.
Kontzertua
Sarako elizan, Azkaingo Larrun Kanta taldeak eginen du bere emanaldia uztailaren 16an asteazkenez...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 03a
Beroa
Herriko Etxetik abisua: ikusten duzuen bezala, bero handiak ditugu mementoan. Goizetan leihoak etsi eta ilunabarrean ireki, ahal balin bada barnean egon, ez ahantzi edatea pinta bat ur edo bi, zuen burua ez balin baduzue ongi atzematen deitu 15 zenbakira.
Kontzertua
Sarako elizan, Azkaingo Larrun Kanta taldeak eginen du bere emanaldia uztailaren 16an asteazkenez (21:00).
Erakusketa
Larrungo...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 26a
Kontzertua
Sarako elizan, Urtxintxa taldeak antolaturik, errearoaren 25ean asteazkenez (21:00).
Erretreta
Larzabal Aña eta Guerendien Kattin, horiek biak erretretan sartu dira, karia hortara, herriko kontseiluak eta beren laneko lagunek ohoreak egin dizkiete, errearoaren 20an ortzirale ilunabarrean, Lur Berri gelan. Añak 29 urtez egin du lan Herriko Etxeko bulegoetan eta Kattinek 22 urtez Herriko Etxeko gelen eta eskolen...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a
Sara Oinez
Har Hitza elkarteak antolaturik, errearoaren 22an igandez. Bi ibilaldi, bat 27 kilometrokoa, izen-ematea 6:30etatik goiti eta abiatzea 7:00tan, prezioa 15€. Bertzea 11km, izen-ematea 8:00tan, abiatzea 9:00tan eta prezioa 12€. Ibilaldi horien urratsak eginen dira ingurumenaz gozatuz, euskara eginez, etorri ahal duzuen guziak egun goxo baten pasatzera, Sarako mendi ederrak ikusiz.
Besta
San Josepe...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a
Biltzar nagusia
Beti Gazte elkarteak egin du bere biltzar nagusia, errearoaren 6an ortziralez, Lur Berri gelan. 60 bat kide baziren etorriak biltzar hortarat. Ganex lehendakariak egin du bere ongietorria deneri eta abisatu izan dela kanbiamendu bulegoan. Ayez Colette idazkari ordainak utzi du bere kargua, eskerrak zuri Colette, ekarri duzun laguntzarentzat. Orain anitz aldiz galderak egin eta kargu onetsi du ThérÀ¨se Guijarok. Ondotik bazkaria prestatua zuten Sage...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Ihauteriak
Asteburu huntan ginituen Saran, larunbatean gazteria ibili da auzoetan etxez etxe. Igandean haurrak eta helduak denak mozorrotuak egin dituzte gauza pollitak plazan musikarien soinu ederrekin, ondotik Zanpantzar erre dute alegrantzian. Bazen jende asko, plaza ongi betea zen, denborak ere lagundu ditu. Ondotik bazkaria errugbi taldeak antolatua, 180 bat baziren denak umore onean. Gero kontzertua Andoni Oilokiegirekin, ederra izan da. Aurtengoak ere pasatu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016