Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Ateraldia
Urte guziz bezala Herriko Etxeak antolatzen du erretretatuen ateraldia, aurten urriaren 23an asteazkenez izanen da, abiatzea pizinako aparkalekutik (8:30), bidean gosaria, errota baten bisita, Bazkaria Cagnoteko baserri Belestou ostatuan eta eguna bukatzeko herrirat itzultzean herriko edantegian azken tragoa, hortako behar da izena eman Herriko Etxean urriaren 16a aitzin. Parte hartzea 30€ bakotxak eta 45€ bikotearentzat, norbaitek behar balin badu...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 03a
Ihiziaren hitzarmena
Sara eta Etxalar bi herri horiek bi mugetan ihiztatzeko behar dute elgarren akordioa. Usoa ihiztatzeko, hitzarmena 2011n sinatu zuten, geroztik urtero egiten dute aurten, buruilaren 22an egin dute, Sarako Stephane Barneix auzapezordeak eta Etxalarko Xabier Etxarte auzapezak. Karia hortarat Lizarrietako lepoan, egun guzian besta izaten da, bi herrietatik etortzen dira ekoizleak eta lantegiak beren gauzak erakusteko eta saltzeko. Jokoak ere izan...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Bestetako zozketa
Thomas Boucan-ek 700€ko txekea. Leon Urbistondok 450€ko txekea eta hirugarrenak Iñaki Perugorriak 350€ko txekea.
Beti Gazte
Elkarteak antolatzen du aurtengo azken elgarretaratzea urriaren 12an larunbatez (12:30), Zugarramurdiko Azketa jatetxean. Menua: sangria, sarrera hotzak eta beroak, legatza errea edo txuleta patatekin, gasna erreximentarekin, sagar tarta izotzarekin, arno beltz eta...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 19a
Bestak
Astelehenean Olhain ikastolak antolatu bazkarian 200 batek parte hartu dute. Asteartean izan da jende artzain xakur lehiaketan. Euriarengatik kiroldegian, Zazpiak Bat elkarteak dantza ederrak eman dituzte. Asteazkenean azinden primak, animale gutti bainan jende anitz, plazan bertsulariak ezeztatuak izan dira euriarengatik. Bai, gaua tristea izan da, denboraren kontra ez da deusik egiten ahal! Horra aurtengoak...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Bestak
Larunbatean mendiko bizikleten ibilaldian izan da 80 bat jende. Ihiztariek ere beren Ball Trap hortan dena ongi pasatu da, kontzertuan 2.000 sarrera izatu dira. Igandean meza nagusia iragan da Azparungo klikak airostua, ondotik bi hil herrietan beteranoak ohoratu eta auzapezak loreak pausatu ditu. Gero plazan, klikak eta Marinela danborradak marinelak plaza airostu dute. Herriko Etxeak aperitifa ofreitu eta...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a
Kontrabandisten lasterketa
Iragan da abuztuaren 25ean, aurten bazen sanjamendu. Ainhoako eta Berako laborariek bazituzten ekarriak animaleak erakusteko, bai eta ere beren barazkiak salgai zituzten, hori denak gaztetxeko parkean egun guzian, bazen ere ostatu eta zikiroa bazkaltzeko. Arratsaldean helduen aitzinean ttikiek egin dute lasterketa, gero egiazkoa, aurten irabazleak dira: Martin Fagoaga 42m25s, bigarren Jean Laxague 44m02s eta hirugarren Manex Etxeverry Pacheco...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016