Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Urriaren 29a
Pilota, EHBai eta Eskea
Pilota
"Herriarena" eta "Maite Haran" trofeoen finalak joan den igandean jokatu dira Baigorriko trinketean. Andereen palantxa lehiaketako emaitzak: Oçafrain-Housset 40 eta Arrosagaray-Marisco 25.
Esku-huska, gizonetan: Etcheberria-Larre 40 / Mariluz-Etcheverry 30, Ziarrusta-Ugarte 40 / Teillery-Luro 22.
Finala igande goizean iragan da, urriaren 25ean: Etcheberria-Larre 40 / Ziarrusta-Ugarte 35.
EHBai
EHBai alderdi abertzaleak bilkura publikoak antolatzen ditu herri desberdinetan, bere norabide politikoak elgarren artean eztabadatzeko, heldu den urtarrileko kongresu nagusia aitzin. Hauetarik bat Baigorriko Herriko Etxe zaharrean iraganen da ortzegun huntan (19:00). Deneri idekia, EHBai-ko kide izan ala ez!
Eskea
Heldu den igandean, eskea eginen da mezatik landa Lurdeko erien alde. Horren ondoan, Donostei ikastetxeko arduradun eta ikasleek bixkotxa salmenta antolatzen dute.





