Herriz Herri - Bastida (NB) | 2026ko Urriaren 29a
Gauaren Eguna, arteari beste begi batez behatzeko
Irati Esparza Guimon
Clarenza elkarteak “Larrazkenean: Gauaren Eguna…” hitzordua antolatuko du urriaren 30ean eta 31n, Bastidan. Darrieux lorategia artearen jolastoki bilakatuko da bi gau horietan, dadaismoa eta surrealismoa ardatz harturik. Musika, irakurraldiak, emanaldiak eta argi eta soinu instalazioak uztartuz, eguneroko inguruneari beste molde batez behatzera gomitatuko dituzte bisitariak.
Ostiralean, Inessa de Gaxen gelan hasiko da egitaraua: Maxime Morelek mugimendu surrealistari buruzko hitzaldia emanen du (19:00) eta biztanleen lekukotasunetatik eta bilketetatik sortutako “Sous les pavés, la place” filma proiektatuko dute (20:30). Larunbatean, “Barnealdeko Euskal Herrian kultura eta surrealismoa” gaia landuko dute gela berean, idazketa-tailer baten bidez (16:00-18:00). Bi gauetan, soinuek, argiek eta gertakari surrealistek Darrieux lorategia hartuko dute (21:30-23:00).
Edariak eta jatekoak izanen dira bertan. Eguraldi txarra balitz, Inessa de Gaxen gelan iraganen da hitzordua. Antolatzaileek gonbidapen berezia luzatu dute: “Janzkera desegokia gomendatzen da!”.





