Herriz Herri - Senpere (L) | 2026ko Urriaren 29a
Antzerkia larunbatean, Gau Beltza larunbat arratsean, Hondakinen bilketa aldaketak, Lau ostegun asteko kalakak, mediatekan, Neguko gauazko merkatua, Omiasainduko elizkizunak eta Senpere Arrosan
Antzerkia larunbatean
Larreko kulturgunean “Atearen Bestaldean” testurik gabeko antzerkia musikarekin zuzenean, urriaren 31n, Hika Teatroa konpainiaren eskutik, antzokiaren ateak zabalduz, unibertso artistikoaren deskubritzeko xedearekin (16:00). Bizitzaz eta zirraraz betetako hainbat tokitara bidaiatu ondoan, ikusleak, poesiaz beteriko abentura horren protagonista bihurtuko dira. Antzerki berezia izanik, gure ikusmina piztu behar luke, oren baten iraupena, erreserba: helloasso.com/associationelirale gunean.
Gau Beltza larunbat arratsean
Antzerkiaren segidan, urriaren 31n, Larreko kulturgunean, kalabazak hustu, kandelak piztu eta Halloween-en ordez, ohitura zaharrak berreskuratu ditzagun senpertarren artean (17:30-20:00). Egitarau mamitsua eskainia zaigu: tailerrak haurrentzat, beldurren sua, kalabaza lehiaketa, aperitifa partekatua… Bizaldu taldeak animaturik, dantza eta kantuen artean.
Hondakinen bilketa aldaketak
Badu zenbait urte erreforma hori zabaltzen ari dela Ipar Euskal Herri osoan, helburua bereizketa sustatzea eta etxe-hondakinen kantitatea murriztea delarik, bilketarako baliabideak mutualizatuz. Horretarako, plantan ezarriko dira Senperen: atez ateko bilketaren garapena, edukiontzi errotadun indibidualak esku utziz etxe-hondakinak eta bereizteko estalkiak botatzeko baita ekarpen kolektiboen bilketa-guneak hedatuz bilketa-guneak hedatuz hondakin mota guziak botatzeko, etxe-hondakinak, estalkiak, paperak eta berinak. Argibideak emateko bilkura antolatua da azaroaren 3an, Larreko kulturgunean, senpertarrei etxe-hondakinen bilketarako antolaketa berriaren moduak aurkezteko gisan (18:30).
Lau ostegun asteko kalakak, mediatekan
Gomita zabaldua zaigu azaroaren 5ean, ostegun arratsaldean, istorio, ipuin eta kondaira batzuen inguruko animazio berri batean parte hartzeko parada emanez (17:30). Sylvaine Terpereau kontalariak animatuko du saioa “Kolibriaren istorioak” lemapean, frantsesez bakarrik baita urririk, deneri zabaldua. Liluratu ondotik, krakada tokian bertan eskainia.
Neguko gauazko merkatua
Ikusiz nola udako gauazko merkatuek arrakasta ukan duten, Senpereko herriak esperientzia berritzen du, abenduaren 11n, ostiral arratsean, karrika nagusian (17:00-21:00). Karia horretara, saltzaile ibiltariak bilatzen ditu ekitaldian parte hartzeko. Profesionalei baizik irekia izanik, hautagai izateko dosierra azaroaren 27a baino lehen itzuli behar da, dossier-exposant-inscription-marche-nocturne.pdf web orria erabiliz. Izen emateko, Pierre Faliere jaunaren helbide elektronikora igorri behar da.
Omiasainduko elizkizunak
Azaroaren 1ean, meza nagusia gure elizan (10:30). Arratsaldean, bezperetatik landa usaiako prozesioa hilerrietara (15:30).
Senpere Arrosan
Sor Egin/Berpiztu (renaître) 30 kidez osatua den elkarteak antolatua zuen lehen jardunaldia bularreko minbiziaren baheketari buruzko sentsibilizazioa eginez Larreko kulturgunean. Arrosa kolorea, bazter guzietan nabaritua baitzen, jantzi, baloi eta anitz apaingarritan baita bularrekoak hari batetik zintzilik Xan Ithourria plazaren inguruan. Hurbildu den jendeak ongi parte hartu du animazioetan (pilates, mutxikoak, taichi, flashmob-a eta beste). Ongi izate saloinan eta prebentzio herrixkan 20 bat partaide desberdin izan dira. Batzuk informazio banatzen bertzeek aldiz, ongi izatean eta sozio estetikako proposamenak egin zituzten, masaia desberdinak, azazkalak artatu edo margotu, dermo-pigmentazio bai eta tatuajeak egitea. Amicale Laique elkarteak lumatxak josteko laguntza eskaini zuten eta Arranoen Begiak aldiz argazkiak hartzeko egun osoan. Lehen aldi batendako, antolatzaileak eta parte hartzaileak pozez beterik gelditu dira.





