Herriz Herri | 2026ko Azaroaren 05a
Eguberriko Merkatua
Aurtengo Eguberriko merkatua iragarria da abenduaren 5ean, Larreko kulturgunean (10:00-18:00). Erakusketari nahi duenak juntatu Eguberriko merkatua baitan, izena emateko txostena bete behar du. Ondotik, Larreko kulturguneko zerbitzura itzultzekoa da, azaroaren 14a aitzin. Xehetasun guziak eta kontaktua: 05-59-54-93-96 edo culture.associations@senpere64.fr.
1918ko armistizioa
Christophe Jaureguy auzapezak eta herriko...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 29a
Antzerkia larunbatean
Larreko kulturgunean “Atearen Bestaldean” testurik gabeko antzerkia musikarekin zuzenean, urriaren 31n, Hika Teatroa konpainiaren eskutik, antzokiaren ateak zabalduz, unibertso artistikoaren deskubritzeko xedearekin (16:00). Bizitzaz eta zirraraz betetako hainbat tokitara bidaiatu ondoan, ikusleak, poesiaz beteriko abentura horren protagonista bihurtuko dira. Antzerki berezia izanik, gure ikusmina piztu behar luke, oren baten iraupena,...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Jazz eta swingaren orkestra handia
17 musikariko “Big Band Côte Sud” taldeak, Quincy Jones musikari ospetsuaren omenez, honen moldaketei oihartzuna ematen segitzen du, erritmiko sendo eta kobre distiratsu batzueri esker. Musikaz gozatzeko parada ezin hobea eskainia zaigu, urriaren 25ean, igande arratsaldean, Larreko salan (17:00). Iraupena oren bat eta erdi izanen da, denei zabaldua. Prezio osoa 18 euro da, 30 urtez petik 10 euro.
Bisita...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
Urria arrosa kolorean
Sor-Egin/Berpiztu elkarteak antolatzen du “Senpere Arrosan” izenburuarekin, lehen jardunaldia bularreko minbiziaren baheketari buruzko sentsibilizazioa, igande honetan Larreko kulturgunean. Urriaren 18an egun osoan, zonbait elkarteren presentzia eta tailer batzuk aurkituko ditugu, horien artean, prebentzio eta sentsibilizazioa, ongizate eta sozio-estetika, joskintza tailerra, tatoo flash eta photobooth. Animazioetan berriz, pilate ariketak...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Antzerkia Larrekon ostiralean
Urri arrosaren kari “Anachroniques” konpainiak “Les délieuses de langues” (mihien deslotzaileak) antzerkia aurkeztuko du urriaren 9an, Larreko kulturgunean (20:00). Ikusgarri honen bitartez zonbait minbiziren buruz ditugun detekzio azterketak aipagai izanen dira, adibidez bularra, umetokia edo hertze lodiaren minbizia. Nola? Irriaren medioz hurbildu osagarriko gai minberatsuak, intimitatea hunkitzen dutena. Oren bat irauten duen...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
Senpereko Sorginak
Lau urteren buruan, ez pentsa gaurko sorginak erretzera kondenatuak izanen direla. Urriaren 3an, kirol zelaian, Senpereko emakumeen aisialdiko errugbi talde honek antolatzen du bere lehen “touch errugbi” txapelketa (9:00). Sei emazte eta ekipa mistoen taldeak elkartuko dira kirolaz partekatzeko eta giro onaz gozatzeko. Ekitaldi honen bidez, tokiko emakumeen errugbia sustatu nahi dute eta elkartzen duten balioak ezagutarazi: elkartasuna, talde...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016