Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Amotzeko bestak hor dira
Senperekoak bururatu bezain laster, horra Amotzeko bestek segida hartzen dutela, Santa Madalenaren ospakizunekin. Lau egunetako egitarau mamitsua eskainiko dauku hogei gaztek osatzen duten gazte komiteak. Ostiralean, uztailaren 10ean (18:00 eta 19:00) Amotze txapelketaren finalerdiak Mendionde trinketean, (20:00) zintzur bustitzea, (21:00) ohiko zikiroa, Ibiliz taldeak alaitua, etxera itzultzeko taxiak urririk. Larunbatean, uztailaren 11n,...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a
Margolarien erakusketa
Behingoan, Elkartetxeko Zaldubi salan iraganen da Ortzadarra elkarteko 14 margolariren lanen erakusketa. Urtean eginiko zonbait obren lana azaldua izanen da, ikusmina sortu behar luke behatzaileen aldetik, hauetan ere zonbait bokazio sor lezazke, ez baita berantegi pintzeleri lotzea. Senpertar zonbaiten talentua deskubritzeko parada, uztailaren 6tik 13ra (9:30-12:30/14:00-19:00), sartzea urririk bistan dena.
Bilkura...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a
Bestak ate joka
Asteburu huntan, Jondoni Petriren ospakizunek hartuko dute protagonismoa. Gazteen talde dinamikak betiko egitarau bikaina proposatzen digu. Ostegun 25a, (19:00) Besta Komitearen bestako gakoen eskuratzea, jarraian merkatarien gaualdia, pintxo-pote moduan ongi animaturik, (19:30) Zirikolatzeko dantzariak, (20:30) Artxeroak senpertar kantariak, (22:30) Xibalet elektrotxaranga. Ostiral 26a, (14:00) eskolen jokoak kirol zelaian, (18:00 eta 19:00) Open...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Senpereko Jaunak aipagai
Asteazkenean, ekainaren 24an, Inharria baserrian iraganen da egun berezia ikerketa unibertsario baten moduan izendatu daitekeena “Senpereko Jaunak, 100 urteko Gerrako munduan”. Paueko eta Aturri eskualdeko Unibertsitatea baita Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak, Herriko Etxearen partaidetzarekin ekimen interesgarria antolatzen dute, sartze librean. Gure herriaren garai bateko historia aztertua baita, herritarren presentzia handia merezi...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Senpereko errotaren besta, aste hondarrean
Herrialdeen eta erroten ondarearen jardunaldiak izanik, Akerreta plazako errotak ateak zabalik errezebituko gaitu ekainaren 13 eta 14an. Joanes Etcheverry errotazainak aurkeztuko dizkigu errota, eihera zaingoa, garia eta artoaren mundu paregabea, bihiak porroskatzeko bi eihera harriak, gari eta arto irina, ogi beltz eta zuria, ogiaren bilakaera gaur arte eta bertze. Bisitaren atsegina luzatzeko, sagarnoa, garagarnoa, euskal...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a
Arrantza eguna larunbatean
Ohartzekoa da gaur egun ur erreka bazterretan arrantzale guti dabiltzala. Arrainen kopurua apal delakoz edo arrantzan artzeko gogo eskasagatik, biak naski. Halere gutizia sorrarazteko, Urdazubiko arrantzaleen elkarteak eta Angeluko Decathlon-ek proposatzen digute “Fishing Day” arrantza animazioa haurrendako urririk. Senpereko aintzira inguruan iraganen da ekitaldia, harrera ezin hobean onartuko dituzte gazte motibatuak. Programan:...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016