Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026ko Urriaren 22a

Pierre Etcheverry eta Xabi Harguindeguy Munduko Pilota Txapelketan, Kalebo dantza ikusgarria eta Arimen gaua urriaren 31n, Azaroaren 7an, haur ttipientzat UP ikusgarria eta Goiti Aire elkartearekin, diktaketa

JMB

Pierre%20Etcheverry%20eta%20Xabi%20Harguindeguy%20Munduko%20Pilota%20Txapelketan_%20Kalebo%20dantza%20ikusgarria%20eta%20Arimen%20gaua%20urriaren%2031n_%20Azaroaren%207an_%20haur%20ttipientzat%20UP%20ikusgarria%20eta%20Goiti%20Aire%20elkartearekin_%20diktaketa

Pierre Etcheverry eta Xabi Harguindeguy Munduko Pilota Txapelketan

Hogeigarren Munduko Pilota Txapelketa aurten Argentinan eta Uruguain iragaiten da, urriaren 15etik urriaren 25era. Joan den ortzegunean hasirik, 14 herrialdetako pilotariak (Brasil, Txile, Costa Rica, Euskadi, Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Mexiko, Peru, Portugal, Argentina, Venezuela, Uruguai eta Bolivia) lehiatzen dira, bakoitza bere espezialitatean (esku-huska, palaz, paletaz, pilota-goma edo pilota-goma hutsarekin…), trinketetan, ezker paretetan, jai alaietan eta pilota-plazetan. Sailkatuak eta hautatuak izan ondoan, denek hilabete andana batez indarrak egin dituzte munduko pilota txapelketaren ongi prestatzeko, jakinez denak ez direla munduko txapeldun izaiten ahalko. Aurtengo berezitasuna da txapelketa bi herrialdetan, Uruguain eta Argentinan, iragaiten dela, eta Euskadik lehen aldikoz ofizialki parte hartzen duela.

Abarratia pilota batasuneko arduradunak harro daude, elkarteko bi pilotari hautatuak izan baitira munduko pilota txapelketan parte hartzeko. Horiek dira Xabi Harguindeguy eta Pierre Etcheverry. Biak esku-huska ariko dira, lehena ezker-paretan eta bestea trinketean, nazioarteko modalitatean, erran nahi baita gibeleko taularik gabe. Pierre Etcheverry trinketeko hemengo pilotari hoberenen artera hupatua baldin bada, bestea, Xabi Harguindeguy, pilotari seriosa da, pilota trebatzaile eta irakasle gisa pilota elkarteetan ibiltzen dena. Biei goresmenak hein horretara heldurik, eta aupa Pierre eta Xabi!

Kalebo dantza ikusgarria eta Arimen gaua urriaren 31n

Joan den astean Hazparneko Elgar Oinka dantza-taldeak sorkuntza berri bat aurkeztuko zuela, urriaren 31n (19:30), erran genuen. Hau Aiherra herri erdian aurkitzen den Hardoia gunean iraganen da (harrobi ohian) eta 13 dantzarik Ihintza Irungaray koreografoarekin eta AKS musikariarekin prestatu obra berria eskainiko digute.

Gaualdia ez dela horretan bururatuko jakiten dugu, bigarren partean “Arimen gaua” antolatuko baitute 3 ikastolen artean (Baigura ikastola, Beskoitzeko ikastola eta Ezkia ikastola): Xan Errotabehereren ipuin bat eta sorpresa bat izanen dira.

Ez ahantz txartelak aitzinetik erosten ahal direla, HelloAsso webgunean, 8 eurotan jende helduentzat, eta prezio librean 12 urtez petikoentzat. Ongi etorri denei!

Azaroaren 7an, haur ttipientzat UP ikusgarria

Aiherrako Eguzkilore haurtzain-etxeak jakinarazten du ikusgarri berezi bat antolatuko duela, haur ttipiei zuzendua, azaroaren 7an, larunbat goizarekin (10:00), Denen Etxeko gelan. Hau Eguzkilore haurtzain-etxearen eta Konkolotx elkartearen alde antolatua den ekitaldia da, Lagun Arte konpainiaren eta Kristof Hiriart musikariaren laguntzarekin, haur ttipiei zuzendua (6 hilabetetik 4 urtera).

Familian parte hartzeko une ederra izanen da, haurren, familien eta euskararen alde lanean ari diren bi elkarteak sostengatzeko aukera ere izanen delarik. Lekuak mugatuak izanez, tokien erreserbatzea gomendatua da (parte-hartze librea), HelloAsso webgunearen bidez.

Goiti Aire elkartearekin, diktaketa

Hirugarren adinekoen Goiti Aire elkarteak bere aktibitateak segitzen ditu. Joan den ibiakoitzean, mahai on baten inguruan, Gozategia ostatuan 30 bat kide bildu ondoan, hona beste proposamen bat, diktaketa-tailerra. Hau Denen Etxeko gelan azaroaren 10ean (15:00) iragan beharra da. Hots, memoria eta hitzen plazerra mantentzeko momentu atsegina izanen da, dudarik gabe. Elkarteko kideei eta kide ez direnei zuzendua da. Tailerraren hobeki antolatzeko gisan, hobe da aitzinetik izena emaitea Maiteri (07 71 86 94 55) edo Mayaleni (06 81 27 19 83).


Email Facebook Twitter LinkedIn

3854. zbk

Gure Hitza | 2026/10/22

Kontutan har dezagun!

Menane Oxandabaratz

Ipar Amerikan Herria astekariak dituen harpidedunek uztail hastapenez geroztik ez dute gure astekaria errezibitzen. Hori dela eta Postarekin harremanetan sartu eta, jakiten da beste kontinentera igorri egunkariak ez direla kazeta igortze gisa sailkatuak. Orain merkataritza industria bezala kontsideratuak dira, erran nahi baitu igortze gastua 1,20 euro ingururen ordez 5 eurotan dela. Milesker Trump jaun presidentea!

Ipar amerikar agintariaren politika zein nolakoa den gehienak jakinean gira. Donald Trumpen politika, nazionalismo ekonomikoan oinarritua da, nazioarteko erakundeekin akordiorik bilatu gabe, “America First” (lehenik Amerika) leloa aldarrikatzen du.

Amerikar kontinenteko estatu batzuetan, eskuin erradikala, eskuin populista edota eskuin muturra hauteskundeetan gero eta gehiago garaile ateratzen dira. Zabaldua den mezua segurtasun ezaren inguruan, erakunde tradizionalen ukatzean edota ultra-liberalismoan oinarritua da. Europan ere alderdi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016