Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026ko Urriaren 22a

Burgaintziren 50 urteak hirutan ospatuak urriaren 24an eta 25ean, Larrialdi ekimena Donapaleun urriaren 30ean , “Beldur Tour” Donapaleun azaroaren 1ean eta Donapaleuko zineman “Promesarik txikiena” antzerkia azaroaren 10ean

Burgaintziren%2050%20urteak%20hirutan%20ospatuak%20urriaren%2024an%20eta%2025ean_%20Larrialdi%20ekimena%20Donapaleun%20urriaren%2030ean%20_%20Beldur%20Tour%20Donapaleun%20azaroaren%201ean%20eta%20Donapaleuko%20zineman%20Promesarik%20txikiena%20antzerkia%20azaroaren%2010ean

Burgaintziren 50 urteak hirutan ospatuak urriaren 24an eta 25ean Donapaleun, Airetik gelan

Joan den asteko Herrian aipatzen genuen Burgaintzi dantza-taldeak, bere 50 urteak ospatzeko, belaunaldien arteko ikuskizun handi bat aurkeztuko zuela urriaren 24an, ibiakoitzez (20:30), eta 25ean, igandez (17:00), Donapaleuko Airetik gelan. Aurreikusiak ziren txartelak bi emanaldiendako laster salduak izanez, eta publiko gehiagok ikusi nahiz, hirugarren emanaldi bat antolatzen dute urriaren 24an, ibiakoitz arratsaldez (15:00). Plaza gainean, 7 eta 77 urte arteko 250 partaide inguru bilduko dira. Horien artean, 150 bat kide ohik deialdiari erantzun diote, eta ikuskizun horretan parte hartzera itzuliko dira. Emozio handiko memento bat izanen da, segur aski!

Larrialdi ekimena Donapaleun urriaren 30ean

“Euskara eta osasungintza publikoa arriskuan” lemaren inguruan biltzar publikoak antolatuak dira Iparraldean, bost eskualdetan. Larrialdi ekimen hau osasungintzako profesionalek eta EHEk antolatzen dute. Amikuzen, biltzar publikoa urriaren 30ean antolatua da, Donapaleun, Touzaa etxean (20:30).

“Beldur Tour” Donapaleun azaroaren 1ean

Ondare ilun edo estalien gaiari buruzko bisita gidatua antolatuko du aurten Ipar Euskal Herriko Turismo Bulegoak: “Beldur Tour: krimenak eta leiendak Donapaleun” deitua.

Gau beltzaren inguruko proposamen originala da, memoria kolektiboa markatu ahal izan duten gertakari isilduei buruzkoa, Donapaleuko zenbait leku markatu ahal izan dituzten tabu, ez-esan edo anekdota bitxiekin. Euskarazko bisita Omiasaindu egunean eginen da, azaroaren 1ean (17:30). Oren bat iraunen du eta 12 urtez petikoentzat ez da komeni. Erreserbak bezperan berantenik egin behar dira, turismo bulegoan edo webgunean (6 €).

Donapaleuko zineman “Promesarik txikiena” antzerkia azaroaren 10ean

Kitzikatzan taldeak gomitaturik, Maiana Etxeberri Keufterian amikuztarra, Infinitu drama konpainia bere antzerki-taldearekin, hurbilduko zaigu gaurko solasez, poesia eta umore-zirtoez osatzen duten antzerki musikal honen aurkeztera. Ortzaizen izan berriak dira, eta hango ikusle batek salatu digu beren gisako mundu bat sortzen trebeak direla, eta irri-zafla zenbait botatzeko parada ederra ukan dutela. Donapaleun entzuteko parada ederra dugu azaroaren 10ean, astearte astirian, zinema-gelan.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3854. zbk

Gure Hitza | 2026/10/22

Kontutan har dezagun!

Menane Oxandabaratz

Ipar Amerikan Herria astekariak dituen harpidedunek uztail hastapenez geroztik ez dute gure astekaria errezibitzen. Hori dela eta Postarekin harremanetan sartu eta, jakiten da beste kontinentera igorri egunkariak ez direla kazeta igortze gisa sailkatuak. Orain merkataritza industria bezala kontsideratuak dira, erran nahi baitu igortze gastua 1,20 euro ingururen ordez 5 eurotan dela. Milesker Trump jaun presidentea!

Ipar amerikar agintariaren politika zein nolakoa den gehienak jakinean gira. Donald Trumpen politika, nazionalismo ekonomikoan oinarritua da, nazioarteko erakundeekin akordiorik bilatu gabe, “America First” (lehenik Amerika) leloa aldarrikatzen du.

Amerikar kontinenteko estatu batzuetan, eskuin erradikala, eskuin populista edota eskuin muturra hauteskundeetan gero eta gehiago garaile ateratzen dira. Zabaldua den mezua segurtasun ezaren inguruan, erakunde tradizionalen ukatzean edota ultra-liberalismoan oinarritua da. Europan ere alderdi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016