Herriz Herri - Luhuso (L) | 2026ko Urriaren 22a
Harri xuria eskutan
Urtero, Le Petit Théâtre de Pain konpainiak, Luhusoko eta inguruko lurraldeko ondare eta giza historiaren inguruan egitaraua proposatzen du. Aurten “Saihesbidea eta kontrabandoa” izanen dira jorratuko diren gaiak, besteak beste Makeako Ganixen irudiaren inguruan. Abentura honi bizia emaiteko, ikertzaileek, artista profesionalek aktibitate desberdinak proposatuko dituzte.
Urriaren 24an, larunbata (19:00) – “Zatozte mahaira” gaiaren inguruan, esperientzia artistiko kolektiboa da. Mahai handi baten inguruan, antzezle eta ikusleak batera salda prestatuko dute, kontakizun partekatuan.
Urriaren 25ean, igandea (10:30) – Maika Etxekopar eta Guillaule Méziat-ek ibilaldi artistikoa eskainiko dute, kontrabandoaren inguruan, artista batzuen laguntzarekin. Makeako Ganix aipatua izanen da. Ondotik “kafe mintzo” solastatzeko eta jateko parada izanen da. “Memory of Berlin” John Burganen dokumentala (13:30), 1989an Berlingo harresiaren erortzea ikerketa autobiografiko abiapuntutzat hartzen duena.
Erakusketa – Azaroaren 22a arte, Harri Xuri gelan erakusketa ikusgai da, astean zehar (9:00-16:30) eta asteburuetan hitzordua hartuz 06-74-57-35-25.
Parte hartzeko erreserbatu behar da: 06-30-89-39-82, leptdp@gmail.com edo www.lepetittheatredepain.com.





