Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 28a
Abenduaren 8an (16:00), Harri Xuri gelan, "Le Petit Théâtre de Pain" taldeak bere Eguberriko lotoa antolatzen du. Sorpresak, jokoak, musika, trikota itsusi lehiaketa, ikusgarri, krakada... sari anitzen irabazteko parada izanen da. Tokiko konplize batzuen laguntzarekin, "Le Petit Théâtre de Pain" taldeko zortzi artistek arratsaldea animatuko dute.
Egiazko loto kartoinak izanen dira, sariak aldiz bereziak umorez eta fantasiaz beteak! Xehetasunak eta erreserbatzeko:...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
"Wontanara" ikusgarria
Larresoroko Afrika Dambo eta Uztaritzeko ASCA kirol eta kultura elkarteek azaroaren 2an (20:30) eta 3an (16:00) "Wontanara" ikusgarria (ginearrez "elkarrekin") presentatzen dute Harri Xuri gelan. Mendebaldeko Afrikako dantzen eta musiken sorkuntza originala da. Sartzea 10 euro, 6 urte arte kitorik.
Harri Xuri dantzan festibala
Azaroaren 15etik 17ra, Luhuson ospatuko den "Harri Xuri Dantzan"...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Antzerki ikastaldia
Luhusoko Herriko Etxearen, Euskal Elkargoaren eta "Petit Théâtre de Pain" antzerki taldearen arteko hitzarmenaren baitan proposatu ikastaldia da.
"Petit Théâtre de Pain" antzerki taldearen eskutik, urriaren 21etik 25a arte (10:00-17:30) antzerki ikastaldia proposatua da, Mariya Anevak animaturik. Bost egun horietan antzerki jokoa, inprobisazioa, testuen lanketa eta kantuak landuak izanen dira. Pertsona bakoitz 20 euro kostako da. Han...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 03a
Polliki herriko dantza taldeak sartzea laster eginen du. Haurrei, gazteei eta helduei euskal dantzak ikasteko parada emanen zaie. Gazteentzat adinaren arabera multzoetan bilduko dira, helduentzat kurtsoak asteazkenetan iraganen dira, Urxuria gelan. Izena emaiteko azken epea azaroaren 8a, xehetasunak pollikitaldea@hotmail.fr bidez.
...Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a
"Dantzaz"euskal konpainia da, dantzari profesionalen lehen urratsetan artista gazteak errezibitzen ditu. Urtero, estilo desberdinetako koreografoak gomitatzen ditu ikusgarri baten muntatzeko. "Distirak" programa huntan nazioarteko hiru koreografo aritu dira: Alexandros Stavropoulos greziarra, Giovanni Insaudo italiarra eta Sarada Sarita txiletarra.
Maitaldia festibalaren karietara, irailaren 14an (20:00), "Distirak" ikusgarria Harri Xuri gelan emana...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Gauazko traila
Besten kari lehen aldikoz agorrilaren 17an (21:30), gauaz, Adarreko 13 kilometroko lasterketa iraganen da. Izenak emaiten ahal dira pb-organisation.com edo lekuan berean, medikuaren ageria beharrezkoa da.
Ondotik, ostatua eta taloak izanen dira, Triki Blinders taldeak animaturik.
Herriko bestak
Urtero bezala Andredena Mari inguruan herriko bestak iragaiten dira. Aurten agorrilaren 14an hasiko dira 18an...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016