Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
"L’outils en main” elkartearen ikasturtea aitzineko asteartean bururatu da. Elkartearen helburua da gazteak eskulangintzan trebatzea. Aurten lehen aldikoz iragan da, Mathieu Membrede presidenteak eskertu ditu Urxuria gelan astero bildu diren gazteak, segitu dituzten ofizialeak, burasoak, hautetsiak eta elkartea sustengatzen duten partaideak. Laurence Samanos Larresoroko auzapezak ondotik hitza hartu du, ekimen hunen bultzatzailea da, Euskal Elkargoa eta Errobiko poloa eskertu ditu...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a
Ekainaren 27an, ostirala (14:00), ziber-delinkuentziari buruzko informazio bilkura iraganen da Herriko Etxean. Jendarmeriak du bilkura animatuko. Interneteko jukutriak direla eta, nola erne egon eta zein jarrera ukan esplikatua izanen da. Oren bat iraunen du, nahi duenak parte hartzen ahal du.
...Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a
Herriko Etxeak abisua zabaldu du, herriko trinketea erabili nahi dutenek app.giltza.fr saretik bakarrik egin lezaketela. Kontu bat ideki beharko da, erreserbatzeko eta ordaintzeko helbide horretarik egin beharko da. Ordaindu eta, kodigo bat eskuratuko da trinketean sartzeko erabili beharko dena. Prezioa 18€ da oren batentzat, ezin da Herriko Etxean ordaindu. Bestalde galdegina da trinketeko giltza dutenek Herriko Etxera itzul dezaten.
...Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 01a
Maialen Errotabehereren laguntzarekin, Le Petit Théâtre de Pain taldeak musika eta antzerkia nahasten duen "Grand bancal" ikusgarrian parte hartzeko gomita zabaltzen du. Maiatzaren 18an, igandez (17:00) herriko plazan iraganen da.
Aitzin errepetizioak izanen dira maiatzaren 7, 14 eta 17an Harri Xuri gelan (20:00-22:00). Interesatuek izena eman behar dute 06-30-89-39-82 numerora.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
Herriko berri
Herriko Etxeak urte hastapen huntan egiten ari den obren berri eman du. "Eiheralde" programa aitzina doa, medikuntza gunea eta sozial egoitzak aurten bururatuko dira. 11 egoitza sozial eraikitzen ari dira, Bail Réel Solidaire-n bidez salduak dira. Errana izan denez badira oraino 4 egoitza saltzekoak direnak, interesatuek Office64 deitu behar dute (05-40-07-71-64).
"Amalurra" proiektuaren obrak hasiak dira. Gune horretan ostatua,...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a
Luhusoko ihauteriak hurbiltzen ari dira. Kaskarotak etxez etxe pasako dira martxoaren 1ean eta 8an. Errezebitu nahi dituzten familiek harremanetan sar daitezke 06-04-79-49-63ra deituz.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016