Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a

Harri xuria eskutan

Urtero, Le Petit Théâtre de Pain konpainiak, Luhusoko eta inguruko lurraldeko ondare eta giza historiaren inguruan egitaraua proposatzen du. Aurten “Saihesbidea eta kontrabandoa” izanen dira jorratuko diren gaiak, besteak beste Makeako Ganixen irudiaren inguruan. Abentura honi bizia emaiteko, ikertzaileek, artista profesionalek aktibitate desberdinak proposatuko dituzte.

Urriaren 24an, larunbata (19:00) – “Zatozte mahaira” gaiaren inguruan, esperientzia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a

Merkatua

Herriko plazan irailaren 18an (18:00-22:00) izanen da zer ikus eta jan, artisauek eta ekoizleek merkatua antolatzen baitute.


...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a

Merkatua

Ekainaren 21ean Kafe Mintzo ostatuaren aitzinean merkatua antolatua izanen da (9:00-13:00). Tokiko laborariak eta artisauak hor izanen dira, Txatxaranga taldeak animatuko duena.

Etorri memento goxo baten pasatzera, lekuko laborariak sustengatuz, tokiko ekonomia da sustatzen!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a

Lemaluren besta

Hiru auzo herritan, Lemaluk maiatzaren 2an, larunbatarekin, pintxo poteoa antolatzen du. Hiru hitzordu emanak dira Luhuson Amalur ostatu berrian (16:00), Makean Bidegarai ostatuan (18:00) eta Lekorneko Dermit ostatuan (20:00). Ostatuz ostatuko ibilbidean entzuten ahalko dira Xibalet taldeak, Bittor Tikoipe, Elixabet Etxandi eta Jean Marie Oillarburu bertsulariak.

Ondotik besta Lekorneko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a

Kontseilu berria

Aitzineko astean kontseilu berria bildu da, Carole Iriart Bonnecaze auzapez berri izendatua izan da, axuantak dira Marie Saint-Esteben, Christophe Vallet eta Chantal Urruty. Jean-Pierre Harriet-ek 3 kargualdi egin ditu, kontseilua lehen aldiz bildu delarik sorpresa ukan du besta bat antolatua izan baitzaio. Bere erranetan hunkia izan da ikustea lagunak, familia eta auzo herrietako auzapez batzuk. Makila bat eskainia izan zaio, nun “Auzapez bikaina, bihotz bero presuna” idatzia den.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 26a

Libertimenduak

Joan den igandean Luhusoko plaza zanpez bete da, eguzkipean, Baigura inguratzen duten herrietako gazteek Libertimenduak eman dituzte. Dantzariek, gehienak emazteak, zangoak arin, ikusgarri ederra eman dute, zirtzilak hor zirela giroa berotzeko, Ramuntxo Christy eta Alaia Martin bertsulariek ikus-entzunak borobiltzen zituztela. Holako ikusgarrian zirtzilek bazterrak inarrosten dituzte, aurten ere aktualitatean diren gaiak jorratuak izan dira. Gazte horiek lan handia eraman dute, txalo!

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016