Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a

Baigurako Libertimendua

Duela orain zenbait urte Arrosa, Bidarrai, Iholdi, Irisarri, Lekorne, Luhuso, Makea eta Suhuskune herrietako gazteek elkarrekin Libertimenduak antolatzen dituzte. Aurten Luhuson otsailaren 22an iraganen dira (10:00). Ondotik bazkaltzeko posibilitatea bada aitzinetik 06-30-88-57-58 numerora deituz. Segur hauteskunde urtea izanez, zirtzilek zer konta ukanen dutela!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 12a

Ihauteriak

Sasoia dela eta, ihauteriak hurbiltzen ari dira, kaskarotak etxez-etxe pasako dira otsailaren 28an eta martxoaren 7an larunbatarekin.

Errezebitu nahi dituzten familiak harremanetan sar daitezke 06-04-79-49-63 numerora deituz.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a

“Ireki ez hesteko”

Herriko Polliki dantza taldeak urtarrilaren 24an (20:00), Harri Xurin bere azken ikusgarria eskainiko du. Talde hunek euskal dantzaren transmisioan lan egiten du, kurtsoak emanez, baina ere herrietako bestetan eta gertakari batzuetan parte hartzen du.

“Ireki ez hesteko” ikusgarria herriz-herri ibili da arrakasta handia biltzen zuela. Ibilaldia bururatzeko azken hitzordua sorterrian emanen da, sorpresa batzuk izanen direla errana da. Sartzea 10€ helduentzat eta 5€ haurrentzat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a

Medikuen kabinete berria

Mathilde Salguero eta Sonia Abdesselem medikuak urriaren 1az geroztik Eiheraldeko bidean instalatuak dira (Makeako bidean). Hitzordua Doctolib edo 05-59-08-91-09 zenbakiaren bidez har daiteke.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a

Pollikiren biltzar nagusia - Fanfare bateriaren kontzertua

Pollikiren biltzar nagusia

Irailaren 19an (19:30) Polliki dantza taldeak bere biltzar nagusia eginen du, Urxuria gelan. Aurten dantza kurtsoentzat aldaketa batzuk izanen dira, biltzarrean aipatuak izanen direnak. Ondotik izenak hartuak izanen dira.

Fanfare bateriaren kontzertua

Irailaren 20an (20:30) Harri Xuri gelan, Makeako Ganixtarrak eta Behauzeko Eskuz-Esku klikek kontzertua antolatzen dute. Txartelak Helloassoren bidez...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a

Herriko bestak

Ohidura den bezala herriko bestak Andredena Mari inguruan gertatzen dira. Aurten ere gazteriak egitarau aberatsa proposatzen du. Agorrilaren 14an hasiko dira pintxo-potearekin, ondotik kontzertuek segida hartuko dute Dizkobolo, Sutagar eta The Sidh taldeekin. Ostiralean zikiroa Holako Deluxek animaturik. Larunbatean haurrentzat jokoak (15:30), Bost Axola eta Kriolinak taldeek elizan kantaldia eskainiko dute (18:00). Adarreko lasterka gauaz abiatuko da (21:00). Igandearekin herriko Polliki...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016