Euskal diaspora | 2026ko Urriaren 22a

Bertso saioa eta Aire Ahizpen emanaldia ebiakoitz htaonen San Frantziskon Xalbador gogoan (online segitu nahi?)

Joseba Etxarri

Heldu den igandeko San Frantziskoko 'Xalbador gogoratuz' saioko afixa
Heldu%20den%20igandeko%20San%20Frantziskoko%20Xalbador%20gogoratuz%20saioko%20afixa

SAN FRANTZISKO. 50 urte dira Ferrando Aire 'Xalbador' zendu zela eta ez dute xantza iragaiten pasatu nahi izan Kaliforniako euskaldunek. Behar da gogoan atxiki Xalbador eta bere familia lotura handikoak direla Diasporarekin eta haren aitatxi-amatxik Kalifornian ezagutu zutela elkar bertan emigrante izanik, ondoren itzultzeko; Xalbadorren seme Mixel bera artzain arizan zela Kalifornian; familia franko badutela oraino AEBn; eta San Frantziskoko Basque Club Euskal Etxearen sortzea zuzenean lotua dela Xalbador eta Mattinek hirira egin bisitan gertatu zenari, erran nahi baita euskal kluba oraino ez zelarik, euskaldunak frantses elkarte bateko kide baitziren eta bi bertsolariok kantuz zirela mikroa kendu baitzieten euskaraz kantatzearen karietara, euskaldunak zinez samurtu eta hura berriz errepika ez zedin sortu zela euskal kluba sortzeko deliberoa. Biziki maite ukan dituzte beti San Frantziskoko Euskal Etxean Xalbador eta bertsolaritza.

San Frantziskokoa Estatu Batuetan bertso-aktibitate gehien duen euskal etxea izanen da hain segur AEBn eta Diaspora osoan. Heldu den ebiakoitzean, urriaren 24an, 'Xalbador gogoratuz' jaialdia eginen dute hirian poeta urepeldarraren oroigarri, EHko eta bertako bertsolariez. Gure Euskal Etxera Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bilduko dira Euskal Herritik, eta AEBtik Martin Goicoechea, Oier Pastor eta Nerea Eceiza-Arregui. Gai-jartzailea, Mikaela DePoyster Goikoetxea gazte euskal-amerikarra izanen, eta aurkezle eta ingelesera moldatzaile Xabi Paya. Baina bertso saioaz gain, Aire Ahizpak hirukoteak (Xalbadorren bilobak) afari-kontzertua emanen du aitatxi omenduz, Sebastian Desgrans akordeoi-jotzailea lagun. San Frantziskoko hitzorduaren biharamunean, urriaren 25ean, igandea, Chinon errepikatuko dute bisita bertsolari eta kantariek, eguerdiz Euskal Etxean antolatu bazkari eta emanaldian.

ZUZENEAN ONLINE. Larunbatean San Frantziskoko ekitaldiak segitu nahi dituenak, esteka hauetan egin ahal izanen du: bertso-saioa, sfbasqueculturalcenter.org/events-page/nabo-bertso-saio-xalbador-gogoratuz helbidean. Eta Aire Ahizpen saioa, hemen: sfbasqueculturalcenter.org/events-page/aire-ahizpak-2026. Kasu tenoreekin, bertso-saioaKaliforniako 16:30ean izanen baita (Euskal Herriko igande goizaldeko 1:30ean hasiz). Eta Aire Ahizpena bertako 20:50ak irian (EHko igandeko goizeko 5:50ean). Guzia San Frantziskoko Euskal Etxea, Gure Euskal Etxea, BEO eta NABO lagun antolatua.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3854. zbk

Gure Hitza | 2026/10/22

Kontutan har dezagun!

Menane Oxandabaratz

Ipar Amerikan Herria astekariak dituen harpidedunek uztail hastapenez geroztik ez dute gure astekaria errezibitzen. Hori dela eta Postarekin harremanetan sartu eta, jakiten da beste kontinentera igorri egunkariak ez direla kazeta igortze gisa sailkatuak. Orain merkataritza industria bezala kontsideratuak dira, erran nahi baitu igortze gastua 1,20 euro ingururen ordez 5 eurotan dela. Milesker Trump jaun presidentea!

Ipar amerikar agintariaren politika zein nolakoa den gehienak jakinean gira. Donald Trumpen politika, nazionalismo ekonomikoan oinarritua da, nazioarteko erakundeekin akordiorik bilatu gabe, “America First” (lehenik Amerika) leloa aldarrikatzen du.

Amerikar kontinenteko estatu batzuetan, eskuin erradikala, eskuin populista edota eskuin muturra hauteskundeetan gero eta gehiago garaile ateratzen dira. Zabaldua den mezua segurtasun ezaren inguruan, erakunde tradizionalen ukatzean edota ultra-liberalismoan oinarritua da. Europan ere alderdi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016