Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Urriaren 22a

Mintzatu elgar laguntzeko, Elgar Oinka dantza-taldea eta Frantziako Itzulia

Mintzatu%20elgar%20laguntzeko_%20Elgar%20Oinka%20dantza-taldea%20eta%20Frantziako%20Itzulia

Mintzatu elgar laguntzeko

Urriaren 6an iragan da elkarlaguntza sustatu nahi duen “Entr'Aidants” deitu hitzordua, Herriko Sozial Zentroak apailaturik. Bakoitzak aipatu ditu bere bizipenak, galdeak, beharrak eta bestearenak entzun. Egunerokoan adineko, eri, elbarritu edo autonomia galdua duen norbaitekin bizitzea ez baita gauza erraza... Besteekin mintzatzea, profesional batzuen aholkuen ukaitea eta trukatzea eskaini nahi ditu hitzordu horrek. Hilabete bakoitzaren lehen asteartean iraganen dira hitzorduak arratsaldez (14:30-16:00). Azaroaren 3an iraganen da ondoko bilkura, Chocolat Pascal gunean.

Elgar Oinka dantza-taldea

Kalebo deitzen da euskal dantzan oinarritua den Elgar Oinka dantza taldearen sorkuntza berria. Hamahiru dantzarik, Ihintza Irungaray koreografoak eta AKTs musikariak elgarrekin lan egin dute, tradizioan oinarritua den ikusgarri garaikidearen sortzeko. Gizakia eta natura juntatzen dira, erle-kofoin batena iduri duen mugimendu batean mugitzeko.

Bidaia berezi baten segurtamena dugu; toki arraro batean gertatuko da: Aiherrako Hardoi harrobian (19:30), urriaren 31n, larunbatez. Tokiak jadanik salgai dira HelloAsso gunean, baina izanen dira ere tokian berean.

Frantziako Itzulia

Ondoko egunetan plazaratuko dute heldu den udan iraganen den Frantziako Itzulia deitu txirrindula-lasterketa famatuak iraganen duen bidea. Baina saihesbide batetik atera da berria: etapa bat Hazparnetik abiatuko da! Baxe Nafarroan barna joanen da, Iratiko Burdinkurutxetako lepotik pasatuz, Xiberoa kurritu eta Laruntz herrira heltzeko. Errana da ere 1986an Itzulia hortik pasatu zelarik, bere azken itzulia egin zuen Bernard Hinaultek etapa horretan egin zuela gaitzeko balentria, atorra horia hartuz. Segur da gertakari horrek jendea erakarriko duela eta Hazparne herria ezagutaraziko. Hori omen da kurtsa hori errezibitzen duten herrien helburu lehena. Ikusiko…!


Email Facebook Twitter LinkedIn

3854. zbk

Gure Hitza | 2026/10/22

Kontutan har dezagun!

Menane Oxandabaratz

Ipar Amerikan Herria astekariak dituen harpidedunek uztail hastapenez geroztik ez dute gure astekaria errezibitzen. Hori dela eta Postarekin harremanetan sartu eta, jakiten da beste kontinentera igorri egunkariak ez direla kazeta igortze gisa sailkatuak. Orain merkataritza industria bezala kontsideratuak dira, erran nahi baitu igortze gastua 1,20 euro ingururen ordez 5 eurotan dela. Milesker Trump jaun presidentea!

Ipar amerikar agintariaren politika zein nolakoa den gehienak jakinean gira. Donald Trumpen politika, nazionalismo ekonomikoan oinarritua da, nazioarteko erakundeekin akordiorik bilatu gabe, “America First” (lehenik Amerika) leloa aldarrikatzen du.

Amerikar kontinenteko estatu batzuetan, eskuin erradikala, eskuin populista edota eskuin muturra hauteskundeetan gero eta gehiago garaile ateratzen dira. Zabaldua den mezua segurtasun ezaren inguruan, erakunde tradizionalen ukatzean edota ultra-liberalismoan oinarritua da. Europan ere alderdi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016