Herriz Herri | 2026ko Azaroaren 05a
Stop & Go
Iragan hilabete osoan iraun duen animazio baten bidez, pantailen erabileraz gogoetarazi nahi izan da. Pantailak, sare sozialak eta oro har tresna numerikoak molde arrazoituan erabiltzen ikas daiteke. Bistan da horretarako bertze denbora-pasa batzuk ere ezagutarazi behar direla. Proposamen anitz izan da. Bertzeak bertze, “Begiak altxa, pantailatik haratago gertatzen dena irudika ezazu” deitu obra egin da.
Karia horretara, azaroaren 5ean,...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 29a
Mintzalagun
Euskararen mintzatzeko paradak eman nahi ditu Mintzalagun iniziatibak. Iaz 3 talde bildu ziren 18 mintzalagunekin. Aurten aukera bera eskaini nahi da jendeari. Bi rol badira egitate horretan:
– bidelariak: mintzatzen ahal diren baina praktikatzeko beharra sentitzen duten
jendeak, ikasle ala ez
– bidelagunak: euskaldun aktiboak, aise mintzo direnak, “euskaldun zaharrak”, ez
dira erakasleak
Izena emateko, sartu...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Mintzatu elgar laguntzeko
Urriaren 6an iragan da elkarlaguntza sustatu nahi duen “Entr'Aidants” deitu hitzordua, Herriko Sozial Zentroak apailaturik. Bakoitzak aipatu ditu bere bizipenak, galdeak, beharrak eta bestearenak entzun. Egunerokoan adineko, eri, elbarritu edo autonomia galdua duen norbaitekin bizitzea ez baita gauza erraza... Besteekin mintzatzea, profesional batzuen aholkuen ukaitea eta trukatzea eskaini nahi ditu hitzordu horrek. Hilabete bakoitzaren...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 15a
Berrikusketak
Adinak gauza guttitan laguntzen du eta zailago bilakatzen diren egitateetan bada autoaren gidatzea. Lege berriak ikasteko eta zaharrak oroitarazteko Herriko Sozial Zentroak berrikusketa saioak antolatzen ditu preseski adin dutenentzat: urriaren 20 eta 27an bai eta ere azaroaren 3 eta 10ean, Elgar zentroan. Izena eman behar da 05-59-70-29-07 zenbakia deituz.
Urri urdina
Toki askotan zernahi gertakari apailatuak dira bularreko...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 08a
Idortea
Aste honetan oroitarazia izan zaigu Hazparne idorte krisian emana dela buruilaren 28tik
urriaren 31ra arte. Ondorioz hona zer debekatua den:
– baratzeen ureztatzea
– belardi eta loreak ureztatzea
– kirol zelaiak ureztatzea
– pizina publiko eta pribatuen betetzea
– autoen garbitzea
– murru eta teilatuen garbitzea
Abereen edateko askak debeku horiez kanpo gelditzen dira. Bestalde, debeku...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
Laborarien hondarkinen bilketa
Hazparneko herriak hondarkin bilketa antolatzen du laborarientzat: plastikozko sokak, anzilaga edo belarra inguratzeko filmak uzten ahalko dira. Bilketa lehengo hondarkintegian iraganen da Hazketan, urriaren 12an astelehenez (08:00-12:00 eta 13:30-17:00). Bestalde, horretarako zakuak emanen dira nahi duen laborariari Harana plazan den merkatu estalian urriaren 5 eta 6an (10:00-12:00). Gehiago jakin nahi bada 06-19-24-24-80 zenbakira deitu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016