Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Azaroaren 05a

Beti Gazte, Hazkurri Bankuaren bilketa, Txalaparta, Santa Katalina eta Kirolak

Ganex

Beti Gazte Azketa jatetxean.
Beti%20Gazte%20Azketa%20jatetxean.

Beti Gazte

Urriaren 23an, ortziralez, egin du Beti Gazte elkarteak aurtengo azken elgarretaratzea, eguerditan, Azketa jatetxean. Jeannot lehendakariak eta bulegoko kideek ongi etorria egin diete bildutako 56 kideei eta eskerrak eman deneri. Bulegokoak izigarri kontent dira hainbeste kide bildu izanaz. Pentsatzen dute 2027ko martxoaren 13ko biltzar nagusian denak hor izanen direla, eta, zergatik ez, bertze zenbait ere bai.

Beti bezala, bazkari ederra prestatua zuten, eta bi zerbitzari xarmantek ongi zerbitzatu dute. Dena umore onean iragan da, euskal kantu batzuk ere eman dituzte eta. Arratsaldeko seiak aldean bururatu da elgarretaratzea. Bulegoko kideek berriz ere eskerrak ematen dizkiete deneri eta urte hondarra goxotasunean iragan dezatela desiratzen diete.

Hazkurri Bankuaren bilketa

Hazilaren 6 eta 7an, Sarako plazan, Spar saltegian eta hiru eskoletan eginen da Hazkurri Bankuaren bilketa (9:00-12:00). Milesker zuen eskuzabaltasunarentzat.

Txalaparta

Iniziazio tailerra izanen da hazilaren 15ean Suharriaga gelan, denentzako, 8 urtetatik goiti (10:00-12:00).

Santa Katalina

Hurbiltzen ari da Ihalarre auzoko tripotx bazkaria. Aurten ere, Baratxartea ostatuan izanen da, azaroaren 22an, igandez.

Eguna Santa Katalina kaperan hasiko da emanen den mezarekin (10:30). Ondotik, mutxikoak dantzatuko dira Baratxartea ostatu aitzinean, Hegaztiak taldearekin. Gero, bazkaltzera jarriko dira.

Menuan izanen dira tripotx bizi-biziak, garbantzuak xerri-zangoekin eta xipolata erreak, ahatekia saltsan bai eta koka, arnoa eta kafea. Bazkaria 36 eurotan da.

Parte hartu nahi baduzue, aitzinetik erreserba ezazue, Baratxartea ostatura deituz: 05-59-54-2048.

Kirolak

Pilota – Esku-huska trinketean

Lehen maila: Unai Iribarren eta Aritz Lecuona 40-11 nagusitu dira Zaharrer Segiren kontra.

Bigarren maila: Manex Etxeberri Pacheco eta Eñaut Zozaia 40-18 nagusitu dira Goizeko Izarraren kontra.

Gazteak: Iban Irosbehere eta Ellande Goyenechek 40-5 galdu dute Denek Baten kontra. Kaiet Alduntzin eta Eneko Marin Imaz 40-14 galtzaile atera dira Senpereren kontra.

Gaztetxoak: Mikel Goyenechek eta Andde Berasategik 40-37 galdu dute azkaindarren kontra.

Kimuak: Mattin Lafittek eta Gilen Lefranc Koskaratek 40-19 galdu dute itsasuarren kontra.

Umetxoak: Ihintza Zabaletak eta Luken Iciaga Lastrak bi partidak irabazi dituzte. Lehenbizikoan 20-13 nagusitu dira Joanes Etxegarai Azkarateren eta Eguen Urrutiaren kontra, eta bigarrenean 20-12 Senpereren kontra.

Neskak palantxaz:

Hirugarren maila: Edurne Urrutia Bordak eta Audrey Arribillagak 40-12 galdu dute Kapito Harriren kontra.

Gazteak: Elorri Endarak eta Intza Barreneche Astigarragak 40-12 galdu dute Senpereren kontra. Maiana Funosasek eta Joane Indarak 40-23 galdu dute oztibartarren kontra.

Errugbia – Aste honetan pausan ziren. Heldu den igandean Monein taldearen kontra ariko dira.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3856. zbk

Gure Hitza | 2026/11/05

Duela 50 urteko gertakaritik ikasiak

Jean-Louis Harignordoquy

Urteroko gisa, Omiasainduz sartu gira azaroan. Aurten larunbatez dugun zazpigarren eguna igandez gertatu zen duela 50 urte. Euskal Herrian orduko errepideak gaurkoak baino meharragoak eta bihurgunetsuagoak izaiteak, ez zituen zazpi probintzietako bertsozale gazte eta zaharragoak Urepelera joatetik gibelarazi. Jadanik Gipuzkoako zonbait hiritan omendua zuten Xalbador bertsolari handia aldi hartan bere sorterrian bihotz-bihotzez goretsi nahi zuten. Goizetik txistulariek karrika eta plaza airosturik, meza nagusitik lekora, Auspoa argitaletxeak argitaratu Odolaren Mintzoa liburu berria aurkeztua izan zen eta arratsaldeko saioan kantatzerik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016