Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Azaroaren 05a
Odol emaitea, Ganer hustea, Kabaret gaua eta Sehaska hustea
Peio Ospital
Odol emaitea
Odola emaiten ahalko da bi arratsaldez aste honetan: ostegun eta ostiralez, azaroaren 5 eta 6an, Sanoki gelan (15:30-19:00). Izena emaiteko helbidea: dondesang.efs.sante.fr/
Ganer hustea
“Les Vieux Machins” elkarteak antolatzen du ganer huste bat Sanoki gelan azaroaren 8an, igandez, egun osoan.
Kabaret gaua
Arrokagarai ikastolak antolaturik, Kabaret gaua iraganen da azaroaren 10ean, asteartez, Gaztetxea gelan (19:00). Gomitak hauek izanen dira:
• antzerkilariak: Maika Etxekopar eta Ttittika Rekalt.
• kantariak: Aire ahizpak.
• umorista: Idoia Torregarai.
Sartzea 22 eurotan da ikusgarria eta afaria barne. Baina kasu! Tokiak mugatuak izanen dira eta izena eman behar da telefono honetara deituz: 06-60-72-24-52.
Sehaska hustea
San Josepe eskolak eta gurasoen elkarteak sehaska hustea antolatzen dute azaroaren 15ean, igandez, Atharri ezkerparetan (9:00-17:00). Hor aurkitzen ahalko dira haurren arropa eta jantziak bai eta jostailuak ere. Edateko eta jateko izanen da tokian berean egun osoan. Informazioak eta erreserbatzeko: 07-82-98-56-64 edo apel@sanjosepitsasu.com.





