Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a
Arimen gaua
Urriaren 31n, ostiral huntan, iraganen da urteko besta hau. Huna xeheki egitaraua:
Atharrinkuienapainketa tailerra (10:00), "Beldurrak sutara", desfile alaitua plazatik Atharrirat (18:30), Itsasuko hiru eskoletako haurrek bertsu, kantu eta dantzak emanen dituzte. Atharrin aperitifa partekatua (19:30) (bakotxak jateko eta edatekoa ekartzen du eta denek elgarrekin partekatuko dugu gau goxoa pasatzeko). Euria balitz dena...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a
Hirugarren urtez jarraian, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak funtsezko hitzordua proposatzen du departamenduko liburutegietan. Zaporearen Hilabetea zena "Urria, mahaian" bilakatu da aurten, eta gaia da: "elikadura osasun determinatzaile gisa".
Departamenduko Laborantxa Misioak parte hartzen du liburutegiekin elkarlanean, trukaketa aldi batzuk proposatzen ditu elikadurari eta osasunari buruzko hizlari eta parte hartzaile adituekin.
Itsasun, hitzordua da urriaren...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a
Aitzineko asteburuan jokatu dira “Lasai” lehiaketaren maila desberdinetako bost finalak, biga ostiral arratsean eta hiru larunbat goizean. Hauen ondotik, aperitifa eskainia izan da plazan berean eta jendea Txistularin bildu da bazkarirako.
Ez gira hemen izenen aipatzen ariko. Baina merexi du erraitea lehiaketa honek emaiten diola herritarreri elkartzeko eta ausatzeko parada zonbait astez. Eta hori bera eskertzekoa da!
Segi aitzina!
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Pilota partidak, finalak, jokatuko dira larunbat huntan, irailaren 27an (10:00, 11:00 eta 12:00), Gaineko Plazan. Partiden ondotik aperitifa eskainia izanen da plazan berean.
Bazkaria Txistulari ostatuan eginen da. 25€ bazkari saria. Txaranga batek animatuko ditu bazterrak eta DJ bat ere egongo da.
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Antzerkia: eleberri-kontzertua
Naturaren eta bizitzaren ereserkia, Gionoren "L'Homme qui plantait des arbres"XXI. mendeko ekologiaren eta humanismoaren egiazko itun/manifestu berria da. Hiru musikari izanen dira taula gainean: klarinetea, marinba etaakordeoia. Beethoven, Schubert eta Ravelen obrak ematen dituzte, aktorea(eta publikoa) lagunduz. Elzéar Bouffier, zuhaitzak landatzen zituen artzainaren bidaiaren urratsetarik.
Irailaren 12an, Gaztetxea gelan...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Balaki trinket berrituaren estreina
Herriko bestak kari estreinatua izan da trinket berritua. Hitz hauekin ideki du ekitaldi ofiziala Mizel Hiribarren auzapezak:
“Balakin bazen larunbatean, 2025eko agorrilaren 23an, herri girorik ederrena: itsasuar anitz hor ziren goizerditik estreinaldian parte hartzeko eta gune berriaren ezagutzeko.
Atharriko ezkerpareta1955. urtetan eraikia izan zen auzo lanean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016