Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2026ko Azaroaren 12a

Literatura eta natura eta Tangoak Tanka gelan

Irati Esparza Guimon

Literatura eta natura

Azaroaren 13tik 15era, Lumak elkarteak “Lettres et le Vivant” festibalaren bosgarren edizioa antolatuko du. Aurten, Donibaneko lizeoko ikasleek ere parte hartuko dute ostiraleko mintzaldietan, beren irakasleekin. Hitzordu gehienak Ziburuko Errekoletoen komentu ohian iraganen dira.

Tangoak Tanka gelan

Azaroaren 14an, larunbatez, Iparraldeko Orkestrak “Tangos d’exil, d’Iparralde à l’Aconcagua” kontzertua emanen du Tanka gelan. Astor Piazzollaren “Adiós Nonino” eta “Aconcagua” obrekin batera, Valentin Larrearen eta Peio Çabaleteren doinuak entzuten ahalko dira (20:00).


Email Facebook Twitter LinkedIn

3857. zbk

Gure Hitza | 2026/11/12

Herrian lan egin, herrian bizi?

Irati Esparza Guimon

Goizean goiz herriko okindegian ogia erosten dugularik, badakigu okina gu baino goizago jaiki dela. Gutiagotan galdetzen diogu geure buruari zenbat kilometro egin behar izan dituen labea piztera etortzeko. Gauza bera erran genezake gure burasoak etxean artatzen dituen erizainaz, haurrak eskolan hartzen dituen laguntzaileaz edo ostatuko atea azkenik hesten duen zerbitzariaz. Herriak horien guzien beharra du. Horiek guziek, beren aldetik, non dute bizitzeko tokia?

Baionan, laugarren larunbatez segidan, bizi garestiaren kontra atera da jendea karrikara. Hego Euskal Herrian, azaroaren 11rako greba orokorrera deitu dute etxebizitza eskubidearen alde. Bi mobilizazioek badute elkar ukitzen duten puntu bat. Hilabete hastapenean alokairua ordaindu eta, zer gelditzen da hozkailua betetzeko, argindarra ordaintzeko, haurrak janzteko? Etxearen prezioak baldintzatzen du ondotik egiten ahal dugun hautu bakoitza.

Maiz entzuten da barnealdera joanez gero alokairu merkeagoa atzeman...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016