Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Azaroaren 12a
Xalbadorrekin otoitzean, Errugbia, Irulegiko mahastizainen bazkaria, Tabakorik gabeko hilabetea eta Klase bazkaria
Xalbadorrekin otoitzean
Joan den ibiakoitzean, azaroaren 7an, “Xalbadorrekin otoitzean” meza eman da Urepeleko elizan. “Odolaren mintzoa”-n hautatu bertsuak jende guziak kantatzeko maneran eman dira meza denboran. Meza hori bera emana izanen da azaroaren 15ean, igandez, Loiolako basilikan (11:00). Hemengoak gomit dira. Horretarako autobus bat abiatuko da Baigorriko elizako plazatik (7:30) berriz Baigorrirat helduko dena (17:30). Izena eman behar da lehenbailehen 06-07-80-28-29 telefonara deituz edo mezu bat utziz.
Errugbia
Joan den igandean, US Nafarroa Baigorriko zelaian ari zen Federale 1 mailako txapelketaren kondu. 4 Cantons taldea errezibitu dute. Lot et Garonne departamenduko herri desberdinek osatzen dute ekipa hau. Gureak nagusitu dira 30/26. Orain seigarren dira sailkapenean.
Irulegiko mahastizainen bazkaria
Irulegiko mahastizainen besta Plaza Xokon ospatuko da azaroaren 22an (igandea). Formula osoa (dastaketa+bazkaria) 45 eurotan izanen da, dastaketa soilik 5 eurotan, haurrentzat piknika 5 eurotan. Jastaketa mahastizainen ezagutzeko eta Irulegiko sor-marka deskubritzeko da (9:00). Bazkaria tokiko eta sasoiko ekoizpenekin egina izanen da (14:00) Watsonek alaiturik. Izenen emaiteko: 07-71-76-18-41 edo syndicat@irouleguy.com.
Tabakorik gabeko hilabetea
Erizain tabakologo bat Baigorriko Herriko Etxera etorriko da azaroaren 19 eta 26an (bi asteazkenez segidan), pipatzea edo erretzea utzi nahi dutenen laguntzeko. Kontseiluaren gela zaharrean errezibituko ditu jendeak.
Klase bazkaria
1956an sortu baigorriarrek (aurten 70 urte) haien klase bazkaria Juantorena ostatuan ospatuko dute heldu den azaroaren 29an, igandez. Bizi lagunak ere gomit dira. Izenak lehenbailehen eman behar dira 15a baita azken epea. Zenbaki honetara deitu: 06-79-23-96-87.




