Herriz Herri - Banka (NB) | 2026ko Azaroaren 12a
Mus
Frantxoa Juanicotena
Urte guziz bezala, mus lehiaketa antolatzen da Olhaberri ostatuan. Lehiaketa hasiko da azaroaren ondar astean, 27 edo 28an, ortziralez edo larunbatez. Izenak eman behar dira azaroaren 20rako Laurent deituz 06-36-09-56-63-38 zenbakira edo Frantxoa 07-83-26-44-84 zenbakira. Sariak izanen dira, hala nola, 500 euro txapeldunentzat eta 250 euro finalistentzat. Jokalari guziak sariztatuak izanen dira sailkatzearen arabera. Xantza on!




