Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Azaroaren 12a

Bi sortze, Bi heriotze, Eskubaloia eta Heldu den larunbateko partidak

Benat Larramendy

Bi sortze

Plazerekin jakin dugu, bi sortze izan direla berriki herrian, Harrietan, Telma, lehen haurra sortu da, Xantxo Hauscarriague eta Leire Bidart familian. Ondotik, Agerrebeherean, Luken jin da mundurat, lehen haurra ere, Iban Darrieumerlou eta Laida Camus familian. Goresmenak aita-ameri, aitatxi-amatxieri, eta desiratzen diegu bizi luze urosa sortu berriei.

Bi heriotze

Felix Mendy, Larrenbordakoa, zendu da, 83 urtetan, eritasun luze baten ondotik. Hiru haurren aita, laborantzan egin du bere bizi guzia. Dolumin bizienak, bururaino segitu duen, Jeanne emazteari, eta familia guziari. Joan den asteartean iragan dira ehorzketak Irisarriko elizan.

Jeannot Noblia, Argiakoa, zendu da 90 urtetan. Hori ere hiru haurren aita, baina bere emaztea gazterik galdua zuen. Frango ahuldurik, Iholdiko Goxa-Lekun sartua zen berriki. Ez ontsa izanez, Donapaleuko ospitalerat eramana zuten eta han pausatu da. Aljeriako gerlan parte hartu zuen eta herriko ACPG-CATM lehendakaria zen. Pilotaria izana, segitzen zituen harat-honatak, kirol gehientsuenak maite zituen, Irisarriko eskubaloia segituz ere hurbiletik. Bere ofizioa zurgintza zuen eta frango ezagutua zen Irisarriko inguruetan. Azken momenturaino petankan arizan da, erran behar da atrebitua zela joko horretan ere. Joan den ostiralean iragan dira ehorzketak Irisarriko elizan. Dolumin bizienak bere haur eta familia guziari.

Eskubaloia

Gizonetan, Frantziako koparen kondu, Irisartarrek galdu dute Atharratzen.Erregional mailako txapelgoaren kondu, irisartarrek irabazi dute Burgosen, 25-35. Hirugarren taldeak ere irabazi du Lasseuberen kontra, 37-26. Erregional mailan, 17 urtez petikakoek galdu dute Kostaldea taldearen kontra, 35-24.

Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Bordeleren kontra, 28-20.Bigarren taldeak galdu du Lons taldearen kontra, 30-31.

Heldu den larunbateko partidak

Gizonetan, Nazional 2 mailan, Irisartarrak taldeak ASPOM Bègles errezebituko du (19:00).

Erregional mailan, bigarren taldeak Eysines errezebituko du (21:00).Hirugarren taldea Urruñara joanen da (21:00).Erregional mailan, 17 urtez petikakoak Andernosera joanen dira igandean (16:00).

Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri ariko da Mont de Marsant-en (21:00). Bigarren taldea ariko da Gan-en (21:00).Erregional mailan, 18 urtez petikakoek ariko dira Irisarrin, Buros/Nousty taldearen kontra (17:00).

Email Facebook Twitter LinkedIn

3857. zbk

Gure Hitza | 2026/11/12

Herrian lan egin, herrian bizi?

Irati Esparza Guimon

Goizean goiz herriko okindegian ogia erosten dugularik, badakigu okina gu baino goizago jaiki dela. Gutiagotan galdetzen diogu geure buruari zenbat kilometro egin behar izan dituen labea piztera etortzeko. Gauza bera erran genezake gure burasoak etxean artatzen dituen erizainaz, haurrak eskolan hartzen dituen laguntzaileaz edo ostatuko atea azkenik hesten duen zerbitzariaz. Herriak horien guzien beharra du. Horiek guziek, beren aldetik, non dute bizitzeko tokia?

Baionan, laugarren larunbatez segidan, bizi garestiaren kontra atera da jendea karrikara. Hego Euskal Herrian, azaroaren 11rako greba orokorrera deitu dute etxebizitza eskubidearen alde. Bi mobilizazioek badute elkar ukitzen duten puntu bat. Hilabete hastapenean alokairua ordaindu eta, zer gelditzen da hozkailua betetzeko, argindarra ordaintzeko, haurrak janzteko? Etxearen prezioak baldintzatzen du ondotik egiten ahal dugun hautu bakoitza.

Maiz entzuten da barnealdera joanez gero alokairu merkeagoa atzeman...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016