Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Azaroaren 12a

Egur lotak, Bertsopilota, Egoera zibila eta Kirolak

Ganex

Egur%20lotak_%20Bertsopilota_%20Egoera%20zibila%20eta%20Kirolak

Egur lotak

Interesatua denak behar du izena ema Herriko Etxera deituz 05-59-54-20-28 edo mailez herria@sare.fr helbidera mezua igorriz, abenduaren 18a aitzin. Lota horiek saratarrentzat dira bakarrik.

Bertsopilota

Abenduaren 6an, igandez, Zugarramurdin iraganen da bertso eta pilota ekitaldia, Olhain ikastolak antolaturik. Pilotari ezagunak, saratarrak eta pilota eskola desafiatuko dira, bertsolariek alaiturik. Izen emaitea aitzinetik 06-58-51-94-39 zenbakira mezua igorriz edo deituz egin behar da. Sartzea 12 euro, jateko eta edateko tokian berean, Olhain ikastolaren alde.

Egoera zibila

Heriotzeak: Lemoine Jean Pierre 71 urte, 2026-10-08. Amorena Pedro 80 urte, 2026-10-09.

Tellechea Stephane 56 urte, 2026-10-22. Ezkontzak: Destres Murielle eta Berdegue Pelaez

Luis, 2026-10-10. Lastra Fanny eta Lagrenade Vincent, 2026-10-20.

Kirolak

Pilota – Esku-huska trinketean:Lehen mailan, Iribarren Unai-Lecuona Aritz galtzaile 40-37, urruñarren kontra. Bigarren mailan, Etxeberri Pacheco Manex-Zozaia Eñaut irabazle 40-38, Airetik-en kontra. Hirugarren mailan, Alfaro Ellande-Irazoqui Iñaki irabazle 40-38, Kapito Harriren kontra. Gazteetan, Berasategui Unai-Semerena Eneko galtzaile 40-9, Abarratiaren kontra. Alduntzin Kaiet-Marin Imaz Eneko galtzaile 40-14, Denek Baten kontra. Gaztetxoetan, Goyeneche Mikel-Berasategi Andde galtzaile 40-20, Senpereren kontra. Andueza Aguirre Peio-Baeyre Battit galtzaile 40-14, Erro Baten kontra. Umetxoetan, Zabaleta Ihintza-Iciaga Lastra Luken galtzaile 20-18, baionarren kontra. Etxegaray Azkarate Joanes-Urrutia Eguen galtzaile 20-18, hardoytarren kontra. Neskak palantxaz, laugarren mailan, Urreizti Leire-Etxeberri Pacheco Laida galtzaile 40-18, Denek Baten kontra.

Errugbia – Sarak 34-27 irabazi du Monein taldearen kontra. Heldu den igandean, Vallée de l’Escou taldearen kontra jokatuko du.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3857. zbk

Gure Hitza | 2026/11/12

Herrian lan egin, herrian bizi?

Irati Esparza Guimon

Goizean goiz herriko okindegian ogia erosten dugularik, badakigu okina gu baino goizago jaiki dela. Gutiagotan galdetzen diogu geure buruari zenbat kilometro egin behar izan dituen labea piztera etortzeko. Gauza bera erran genezake gure burasoak etxean artatzen dituen erizainaz, haurrak eskolan hartzen dituen laguntzaileaz edo ostatuko atea azkenik hesten duen zerbitzariaz. Herriak horien guzien beharra du. Horiek guziek, beren aldetik, non dute bizitzeko tokia?

Baionan, laugarren larunbatez segidan, bizi garestiaren kontra atera da jendea karrikara. Hego Euskal Herrian, azaroaren 11rako greba orokorrera deitu dute etxebizitza eskubidearen alde. Bi mobilizazioek badute elkar ukitzen duten puntu bat. Hilabete hastapenean alokairua ordaindu eta, zer gelditzen da hozkailua betetzeko, argindarra ordaintzeko, haurrak janzteko? Etxearen prezioak baldintzatzen du ondotik egiten ahal dugun hautu bakoitza.

Maiz entzuten da barnealdera joanez gero alokairu merkeagoa atzeman...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016