Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Azaroaren 12a

Sehaska hustea, Kantaldia elizan eta “Harri Xuri dantzan” festibala

Peio Ospital

Sehaska hustea

San Josepe eskolak eta gurasoen elkarteak sehaska hustea antolatzen dute azaroaren 15ean, igandez, Atharri ezker-paretan (9:00-17:00). Hor aurkitzen ahalko dira haurren arropa, jantzi eta jostailuak. Edateko eta jateko izanen da tokian berean egun osoan. Informazioak eta erreserbatzeko: 07-82-98-56-64 edo apel@sanjosepitsasu.com.

Kantaldia elizan

Kantaldi ederra proposatzen digu Arrokagarai ikastolak igande honetan, azaroaren 15ean, elizan (16:00): Kamila eta Aguxtin bikotea, eta Mikel Urdangarin! Sartzea 16 eurotan izanen da tokian berean, eta 14 eurotan aitzinetik atxikiz. Bost euro kostako du hamar urte azpitikoentzat.

“Harri Xuri dantzan” festibala

Hiru egunez iraganen da festibala Luhusoko gelan:

• Azaroaren 20an, ostiralez: UMA (Hegalka) - Gipuzkoako Doinu eta Urratsa (GoizAldi) (20:30)

• Azaroaren 21an, larunbatez: Harilka (Leinua) - Soïnu Baratxuri (Berritza) (20:30)

• Azaroaren 22an igandez: Masterklaz Xibero - Aztarna (Ataitze) (17:00)

Email Facebook Twitter LinkedIn

3857. zbk

Gure Hitza | 2026/11/12

Herrian lan egin, herrian bizi?

Irati Esparza Guimon

Goizean goiz herriko okindegian ogia erosten dugularik, badakigu okina gu baino goizago jaiki dela. Gutiagotan galdetzen diogu geure buruari zenbat kilometro egin behar izan dituen labea piztera etortzeko. Gauza bera erran genezake gure burasoak etxean artatzen dituen erizainaz, haurrak eskolan hartzen dituen laguntzaileaz edo ostatuko atea azkenik hesten duen zerbitzariaz. Herriak horien guzien beharra du. Horiek guziek, beren aldetik, non dute bizitzeko tokia?

Baionan, laugarren larunbatez segidan, bizi garestiaren kontra atera da jendea karrikara. Hego Euskal Herrian, azaroaren 11rako greba orokorrera deitu dute etxebizitza eskubidearen alde. Bi mobilizazioek badute elkar ukitzen duten puntu bat. Hilabete hastapenean alokairua ordaindu eta, zer gelditzen da hozkailua betetzeko, argindarra ordaintzeko, haurrak janzteko? Etxearen prezioak baldintzatzen du ondotik egiten ahal dugun hautu bakoitza.

Maiz entzuten da barnealdera joanez gero alokairu merkeagoa atzeman...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016