Orotarik | 2026ko Azaroaren 12a

Kukumarro

Xarles Videgain

Omiasaindu (3): Hilen eguna bis


Europan gaindi zotalegun denboran baziren maska batzuk gure mundura berriz etortzen omen zirenak eta maska horien gibelean hilak ba omen ziren, festa egiten zutenak. Erran gabe doa Halloween izena gogora etortzen zaigula. Herri zeltikoetan, Irlandan bereziki, festa bat ospatzen zen urriko azken gauean eta aitzinekoetan ere. Urriko azken parte honetan, neguan sartzen zela adierazten zuen Samain izena zuen festa honek: ordukotz uztarik ez da gehiago, lurrak ez du gauza handirik emaiten (Iparraldean bederen etxetiarrak etxez aldatzen ziren preseski arazoko 11n). Zeltoen arabera, Samain festa mugarri bezalakoa zen hilen eta bizien artean eta urriko azken gauean muga hori indargabetua baitzen arimek eta hilek aiseago iragaiten ahal zuten. Samain festa ezaguna zen jadanik duela 2000 urte. Bizpahiru gauez festa egiten zen, suak, joko, bazkari handi eta mozkorraldi ausarki. Bizi ziren jendeek hilei eskaintzen zizkieten edatekoa eta jatekoa. Bizi zirenek animale-larruak janzten zituzten, edo maskak, gizonak Ihauteritan bezala emazte gisa janzten eta emazteak gizon gisa. Hil ziren jendeek ostatuak xehatzen zituzten. Ikusten den bezala, festa berezia zen.

Baina jende eta arima horiek nolazpait jabaltzen ziren eta hotzean gauza bat adierazi behar dut. Samain festa hori urtean noiz heldu den ohartzen baldin bagara, ikusten dugu larrazkeneko ekinokzioaren ondotik jiten dela, preseski 40 egunen buruan. Eta egun hartan egun-argiak 10 oren irauten du eta gau-beltzak 14 oren. Iraupen horri so eginez, ageri da larrazkeneko eta neguko ekinokzioen erdian gaudela. Horretako du behar bada indarra hartu data horrek eta indarra hartu hain zuzen, Omiasainduren kaltetan.

Hori zen lehenagoko Halloween. Gero Ameriketan bizi ziren irlandarrek bereziki ospatzen zuten. Ondotik Ameriketako sistema ekonomikoak berrikitan zabaldu du beste Halloween komertziala. Ororen buru, Père Noël asmatu zuten bezala San Nikolasen edo Erregeen kontra, Halloween horri eman diote hedapen handia. Zer ez du egiten ‘soft power’ edo ‘podere gozo’ deitzen den indarrak!

Euskal Herrian, beste neurri batean nahi bada, iduriz lekuko sinestea bultzatua izan da. Eguberri inguruan, iparraldean guti ezaguna zen, kasik desagertua eta eremu ttipi batean baizik erabiltzen ez zen Olentzero presuna agertu da. Bere lekua hartu du Olentzerok. Arrakasta bera ukanen duen ez dakit, baina Omiasaindu eta Halloweenen inguruan lehen aipatu ditudan errituak berrikitan berriz hartuak izan dira eta ‘gau beltza’ edo ‘arimen gaua’ deitzen den festa hasi da egiten.

Goibel eta iluna da beraz ene egungo perpausa. Mexikon ez gara bizi hilen eguna han bezala ospatzeko. Hango maya mintzairan ‘Janal Pixán’ hots ‘izpirituen janaria’ deitzen den festa alegera hedatua da zeinetan hilekiko lotura indartzen baita.

Nik bakarrik hilen lekua aipatu nahi nuen eta Barandiarani Xiberoan kontatu ziotena emanen dut azken hitz gisa. Ziboze herrian, herots egile bat ezkaratzean atzeman zuen etxeko jaun batek eta zer behar zuen herots egileak gizonak aipatu zioen erranez: ‘Huna bazira mintza zite, zer plazer düzü? Eta gaixtua bahiz apartadi hebenti!’. Zuka ala toka, herots-egileak zer nahi zuen aipatu zion gizonari eta hunek galdegina bete zuen. Sekulan nehori ere ez omen da erran behar herots-egileak zer nahi duen.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Orotarik | 2026/11/12

Aitor Mendiluze garaile

Menane Oxandabaratz

Aitor%20Mendiluze%20garaile

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena Gernikan jokatu da, Jai Alaia 1.600 bertsuzalez beterik. Aitor Mendiluze Andoaineko (Gipuzkoa) bertsularia lehen atera da 713 punturekin, sei aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izana.

Igor Menika Bengoetxea gai-emailearen ondotik, sei bertsulariak taula gainera igan dira.

Gernikan iragan saioan Xalbadorren heriotzaren 50. urteurrena izanez, 1976ko azaroaren 7an hil zena, lehen eta azken agurretan bertsulariek ohoratu dute.

Horra Gernikako puntuazioa:

Aitor Mendiluze (713)

Aner Peritz (707)

Joanes Illarregi (707)

Ane Labaka (703,5)

Aitor Bizkarra (694)

Agin Laburu (687).

Asteburu honetan Biarritzeko Jai-Alain iraganen da azken final-laurdeneko saioa (17:00). Parte hartuko duten bertsulariak hauek dira: Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto Ezkurdia, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Oier Etxeberria Zubimendi eta...

Irakurri segida

Orotarik | 2026/11/12

Maddi Hegiren historia literaturara ekarri du Eneko Bidegainek Hegal egiten liburu berrian

Irati Esparza Guimon

Maddi%20Hegiren%20historia%20literaturara%20ekarri%20du%20Eneko%20Bidegainek%20Hegal%20egiten%20liburu%20berrian

Eneko Bidegainek Hegal egiten eleberria plazaratu berri du Elkar argitaletxearekin. Euskal Herriko historia hurbileko gertakari bat du abiapuntu: 1986ko abenduaren 13an, Iparretarrak erakundeko bi presok Paueko presondegitik egin ihesaldia. Maddi Hegiren urratsei segituz, garaiko giro politiko eta sozialean murgiltzen du irakurlea, memoria eta fikzioa uztartuz. 340 orrialdeko obra EKE-Elkar Fundazioaren sormen bekaren laguntzarekin ondu du.

Ihesaldiaren kontakizunetik haratago doa liburua. Presondegiko egunerokoa, emakumeek euskal gatazkan izan duten lekua, frantses Estatuarekiko tentsioak eta poliziaren zein talde parapolizialen presioa jorratzen ditu. Belaunaldien arteko ulertu ezinak ere ageri dira, pertsonaien bizipenak eta garaiko gertakariak elkarri lotuz.

Ez da Bidegainek Iparretarraken historia lantzen duen lehen aldia: 2007an erakundeari buruzko saiakera argitaratu zuen. Aldi honetan, eleberriaren bidea hautatu du, pertsonaien emozioei eta haien arteko...

Irakurri segida


3857. zbk

Gure Hitza | 2026/11/12

Herrian lan egin, herrian bizi?

Irati Esparza Guimon

Goizean goiz herriko okindegian ogia erosten dugularik, badakigu okina gu baino goizago jaiki dela. Gutiagotan galdetzen diogu geure buruari zenbat kilometro egin behar izan dituen labea piztera etortzeko. Gauza bera erran genezake gure burasoak etxean artatzen dituen erizainaz, haurrak eskolan hartzen dituen laguntzaileaz edo ostatuko atea azkenik hesten duen zerbitzariaz. Herriak horien guzien beharra du. Horiek guziek, beren aldetik, non dute bizitzeko tokia?

Baionan, laugarren larunbatez segidan, bizi garestiaren kontra atera da jendea karrikara. Hego Euskal Herrian, azaroaren 11rako greba orokorrera deitu dute etxebizitza eskubidearen alde. Bi mobilizazioek badute elkar ukitzen duten puntu bat. Hilabete hastapenean alokairua ordaindu eta, zer gelditzen da hozkailua betetzeko, argindarra ordaintzeko, haurrak janzteko? Etxearen prezioak baldintzatzen du ondotik egiten ahal dugun hautu bakoitza.

Maiz entzuten da barnealdera joanez gero alokairu merkeagoa atzeman...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016