Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026ko Azaroaren 12a
Larunbatean gaztaina jatea, Pilotako finalak, Mus lehiaketa eta Liburutegian ipuinaldia
Peio Jorajuria
Larunbatean gaztaina jatea
Joan den astean aipatutakoa oroitarazten dugu hemen. Larunbat arrats huntan (19:30) iraganen da ohiko gaztaina jatea, Artetxe gela berotuan. Gaztaina, sagarnoa, sagar jusa, bixkotxa, kantua eta umore ona. Bost euroko parte hartzearekin. Ongi etorri.
Pilotako finalak
Azaroaren 14an izanen da animazio plaza hortan. Jo Pilota elkarteko antolatzaileek, jakinik ere gaztainaren inguruko gaualdia bazela, nahi izan dituzte esku huskako finalak egun hortan berean antolatu, arratsaldez. Partiden ondotik aperitifa elkarteen gelan eta afaria Iparla jatetxean, aitzinetik erreserbatu dutenentzat.
Mus lehiaketa
Eskola publikoaren mus lehiaketa azaroaren 21ean iraganen da, larunbat arratsaldez (15:00), Artetxea gelan. Sari ederrak irabazteko: 500€ irabazleek, 250€ finalistek eta bertze sariak. Arrastirian (18:00) taloak.
Liburutegian ipuinaldia
Bi Hots konpainiak (Kattalin Sallaberry eta Arantxa Hirigoyen) “Ahurtara bat ipuin” emanaldia eskainiko du liburutegian azaroaren 28an, larunbat goizez (10:30). Sei istorio laburrez osatua da eta 5 urtetik 9rainoko haurreri proposatua, eta horien familieri. 40mn irauten du. Sartzea 5 euro gostako da familiaka.




