Herriz Herri - Heleta (NB) | 2026ko Azaroaren 12a
Dolu
Herritarra
Badu zonbait aste gure herritar Félicie Suhubiette gutartetik airatua zaukula zeru alde, eritasun luze baten ondotik.
Oihanburuan sortua, Baigura xolan, han pasatua zuen bere gazte bizia, bere aita-amak artatzen zituela. Henri beskoiztar gaztearekin esposatu eta etxe berria egin zuten. Oihana sortu eta hari hurbil, alaba bat ukan zuten, zorigaitzez eritasunez joana hura ere.
Féliciek atxikimendu handia baldin bazuen etxeari eta Baigura xokoari, bazuen ere beste amodio bat aldean zuen Bixintxoko kaperari buruz. Fede azkarraz dohatua baitzen Félicie, harek zuen hartu kapera horren loratze eta garbitze ardura. Bereziki maiatzean aste oroz hor iragaiten den meza eta arrosarioarendako, bai eta ere gertatzen zelarik bataio edo bertze, eta hori egin du on zeno.
Domaia ez baitu ikusi orain kudeatu eta freskaturik ezarria den 12. mendeko kapera polita, hainbeste jendez bisitatua dena, bere irri goxoarekin errezebituko zituenak! Baigura xolatik zeru alde airaturik, Félicie, segi ezazu zure inguruan hedatu duzun eztitasuna baliagarri izan dadin. Zure ehorzketan hainbeste jende jinak baitziren otoitz eta kantuetan parte hartuz, zure laguntzera eta sustengu ekartzera penetan gelditu senar, haurride eta familiari.
Gure partetik eskaintzen ditugu dolumin bihotzekoak.




