Herriz Herri - Makea (L) | 2026ko Azaroaren 12a
Ibaitik itsasora, Palestina libre!
Menane Oxandabaratz
Iparraldea Palestinarekin elkarteak Palestinaren aldeko eguna antolatzen du azaroaren 14an, ezkerparetan iraganen da. Antolatzaileek diote: “Genozidioak segitzen du, eta munduak egiten uzten duen bitartean, gure ardura da egoera salatzea. Egun horrek egoera hori jasaiten duteneri hitza emaiteko helburua du”.
Gaiari buruz ezagutzak sakontzeko, kolektiboki gogoetatzeko, Palestinaren askatasuna, erresistentziari babesa zein sionismoaren kontrako borrokaren beharra aldarrikatzeko eta indarrak hartzeko eguna da. Hiru mintzaldi antolatuak dira,goizean (10:30) “Israel handiaren proiektua, Mendebaldearen islamofobia eta erresistentziak”, arratsaldean (15:00) “Artea eta politika, erresistentziarako arma gisa” eta “Israeleko presondegietako egoera”.
Bestalde, bazkaltzen ahalko da (13€), egun osoan haurren xokoa izanen da eta arratsez kontzertuak.





