Herriz Herri | 2026ko Azaroaren 12a
Iparraldea Palestinarekin elkarteak Palestinaren aldeko eguna antolatzen du azaroaren 14an, ezkerparetan iraganen da. Antolatzaileek diote: “Genozidioak segitzen du, eta munduak egiten uzten duen bitartean, gure ardura da egoera salatzea. Egun horrek egoera hori jasaiten duteneri hitza emaiteko helburua du”.
Gaiari buruz ezagutzak sakontzeko, kolektiboki gogoetatzeko, Palestinaren askatasuna, erresistentziari babesa zein sionismoaren kontrako borrokaren beharra aldarrikatzeko eta...
Herriz Herri | 2026ko Urriaren 22a
Herriko Etxeak La Fibre64 enpresarekin tailer numerikoak antolatzeko xedea du, urririk izanen dira. Edozein herritarrek parte hartzen ahal du, azaro hondarrean edota abendu hastapenean iraganen dira. Orain ditugun tresna informatikoak nola erabili ikasiko da, interesatuak diren pertsonek 06-78-30-86-33 zenbakira deitu behar dute edo Herriko Etxera idatzi mairie@macaye.fr, azken epea azaroaren 2a.
...Herriz Herri | 2026ko Urriaren 01a
Aitzineko larunbatean herriko lehengo gazteen elkarteko biltzar nagusia iragan da. André Duhart presidentearen agurretik landa, Françoise Elhuyar idazkariak urtean zehar iragan aktibitateen berri eman du. Hilabeteko hirugarren asteartean Mindegian jokoetan eta tindatzen aritzeko aktibitateak, ASEPT egituraren bidez antolatu ongizaite kurtsoak. Bi bisita antolatuak izan dira, Alki Larresoron den enpresarena eta Ortzaizeko Goikoetxea poteria. Azaroan elizan kantaldia antolatua izan zen,...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a
Etxe Handia elkarteak urtero bezala Makea Oinez antolatzen du, aurten irailaren 27aniraganen da. Urtsu eta Baigura mendietan gaindi ibiltzeko parada ezin ona, 4 ibilbide proposatuak dira: 13 km 650 metro desnibel, 17 km 800 metro desnibel, 22 km 1.050 metro desnibel eta 36 km 1.800 metro desnibel. Bidean zehar jateko eta edateko izanen da.
Ezkerparetan hitzordua emana da (7:30), gosaria eskainia da. Parte hartzea 10€ kostako da, horietan euro bat emanen da haur diabetikoez arduratzen...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a
Dantza kirola
Irailaren 22tik harat Laurent Harignordoquy dantzari adituak, Mindegia gelan hilo, training eta step dantza eta kirola uztartzen dituen ariketak kudeatuko ditu (20:30). Parte hartzeko ikasturteko 110€ ordaindu beharko da, ikasle eta langabezian direnentzat 100€.
Berriz Aintzina: biltzar nagusia
Lehengo gazteen elkarteak bere urteko biltzar nagusia irailaren 19an (10:00) Mindegian eginen du. Aitzineko urtean elkarteak...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 03a
Dolu
Agorril hastapenean Pettan Idiart 89 urtetan hil da. Herria astekarian anitz urtez herriko berriak eman ditu. Euskaltzale suharra, bertsuzalea, euskal kulturari atxikia, Pettan euskaldun peto-petoa zen, bere herriari atxikia. Pilota entrenatzailea izana, hurbiletik segitzen zuen, plazara hurbiltzen zen partiden ikustera. Airetik elkartean laguntzaile izan da emazteentzat sail berri bat ideki zuela. Xintxuketa ere maite zuen, nork ez du etxean Pettanek egin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016