Herriz Herri - Luhuso (L) | 2026ko Azaroaren 12a

“And here i am” antzerkia

Menane Oxandabaratz

“And here i am” antzerkia
And%20here%20i%20am%20antzerkia

Palestinaren aldeko egunaren karietara, azaroaren 14an (20:00) Harri Xurin “And here i am” obra arabiarrez emana izanen da, azpitituluak frantsesez. Hassan Abdulrazzak-ek idatzia, Palestinako Jenin errefuxiatu gunean sortu Ahmed Tobasiren bizitzaz inspiratua da, Lehen eta Bigarren Intifada garaietan girotutako kontakizun hunkigarria. Errealitatea eta fikzioa, tragedia eta komedia nahasiz, Hassan Abdulrazzak idazleak biziraupenaren eta askatasunaren bilaketa nekaezinaren odisea aparta aipatzen du.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3857. zbk

Gure Hitza | 2026/11/12

Herrian lan egin, herrian bizi?

Irati Esparza Guimon

Goizean goiz herriko okindegian ogia erosten dugularik, badakigu okina gu baino goizago jaiki dela. Gutiagotan galdetzen diogu geure buruari zenbat kilometro egin behar izan dituen labea piztera etortzeko. Gauza bera erran genezake gure burasoak etxean artatzen dituen erizainaz, haurrak eskolan hartzen dituen laguntzaileaz edo ostatuko atea azkenik hesten duen zerbitzariaz. Herriak horien guzien beharra du. Horiek guziek, beren aldetik, non dute bizitzeko tokia?

Baionan, laugarren larunbatez segidan, bizi garestiaren kontra atera da jendea karrikara. Hego Euskal Herrian, azaroaren 11rako greba orokorrera deitu dute etxebizitza eskubidearen alde. Bi mobilizazioek badute elkar ukitzen duten puntu bat. Hilabete hastapenean alokairua ordaindu eta, zer gelditzen da hozkailua betetzeko, argindarra ordaintzeko, haurrak janzteko? Etxearen prezioak baldintzatzen du ondotik egiten ahal dugun hautu bakoitza.

Maiz entzuten da barnealdera joanez gero alokairu merkeagoa atzeman...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016