Herriz Herri - Senpere (L) | 2026ko Azaroaren 12a

“Perkainen haritik”, Amaia Riouspeyrous kontzertuan, Omiasainduko elizkizunak, Gau Beltza, Magia Larrekon igandean, Mutxikoak igandean, Mediatekan erakusketa eta Urriko sortze eta heriotzeak

Jean-Louis Bessonart

Dantzan ibili dira haurrak
Dantzan%20ibili%20dira%20haurrak

“Perkainen haritik”

“Nun habila Perkain” dokumentalaren ondotik, Mikel Erramouspek filmaren egileak “Perkainen Haritik” Banka, Aldude, Urepele eta Kintoko pilotaren historiaren segida aurkeztuko du oraingoan. Larreko kulturgunean izanen da azaroaren 13an (19:00) eta aurretik, pilota plazan, “laxoa” jokoaren erakustaldia izanen da (18:30).

Amaia Riouspeyrous kontzertuan

Hamar urte baino gehiagoko etenaren ondoren, Behe Nafarroako artista proiektu berri batekin itzultzen da, ahots indartsu, hunkigarri eta egiazko euskarazko kantuekin. SPUC pilota elkartea ariko da antolatze lanetan. Azaroaren 14an, larunbat arratsean, Larreko antzokian iraganen da (20:30). Iraupena: ordu bat eta erdi. Prezio osoa: 17 euro, 10 urtezpetik 12 euro. Erreserba: HelloAsso.com webgunean.

Omiasainduko elizkizunak

Meza nagusia kartsutasun handian iragan da, familia anitzen presentziarekin. Arratsaldeko bezperetan, parropia osotik etorri jendalde ederrak kantuen artean bide egin du hilerrietaraino prosezioaren bitartez. Biharamuneko hilen mezan, ahoskatuak izan dira banan-banan azkeneko 12 hilabetetan joan diren parropiako hil guziak.

Gau Beltza

Batzuendako “Arimen gaua”, baldintza onetan iragan da Larreko kulturgunean eta inguruan, Zaldubi Ikastolaren ekimenez. Anitz herritan bezala, Halloween-en ordez, ohitura zaharrak berreskuratzen ari dira senpertarrak. Animazioetan, kalabazak hustu, kandelak piztu, beldurren sua, kalabaza lehiaketa, tailer asko haurrentzat baita goxokien bilaketa izan dira. Bizaldu taldeak ongi animaturik, dantza eta kantuen artean, aperitifa partekatuak bururatu du ekitaldia.

Magia Larrekon igandean

Magia antzerki baten gisa aurkeztua da, dibertigarria eta interaktiboa, liluraturik utziko dituena haur eta buraso. François Demené magoak umorez kontatzen du nola bihurtu zen mago, 8 urte besterik ez zituela. Ilusioen, parte-hartzearen eta irrien artean, haurrek oholtzara igotzeko aukera dute eta egiazko mago bihurtzen dira. Azaroaren 15ean iraganen da Larrekon (15:00). Oren bat pasaren iraupena, prezioa 18€ (osoa), 15€ (murriztua). Erreserba: www.billetweb.fr/saint-pee-sur-nivelle-64.

Mutxikoak igandean

Hilabeteroko hitzordua iraganen da azaroaren 15ean, Xan Ithourria plazan, Punpeka taldeak animaturik (11:00-12:30).

Mediatekan erakusketa

“Faux eta usage de Pho…tos” erakusketaren estreinaldia eta lehiaketaren sari banaketa, iraganen da azaroaren 19an, ostegunean (19:00). Sartzea urririk, janari eta edari mahaian eskainia, hurbiltzearekin ikusiko da ea alegiazko-egiazko edo egiazko-alegiazko sariak direnez?

Urriko sortze eta heriotzeak

Sortzeak: Sallaberry Ioritz, Passicot Thomas, Tranchart Fleur, Montheil Carrere Noah eta Etchenique Henoch Oihan.

Heriotzeak: Clausell Lucien 73 urte, Navaux Horst 77 urte, Martinon Louis 89 urte, Ibanez Jean Claude 78 urte, Rayé Jacques 96 urte eta Hourcade-Bellocq Claudine sortzez Rouil 83 urte. Dolumin bizienak familia eta adixkideeri.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3857. zbk

Gure Hitza | 2026/11/12

Herrian lan egin, herrian bizi?

Irati Esparza Guimon

Goizean goiz herriko okindegian ogia erosten dugularik, badakigu okina gu baino goizago jaiki dela. Gutiagotan galdetzen diogu geure buruari zenbat kilometro egin behar izan dituen labea piztera etortzeko. Gauza bera erran genezake gure burasoak etxean artatzen dituen erizainaz, haurrak eskolan hartzen dituen laguntzaileaz edo ostatuko atea azkenik hesten duen zerbitzariaz. Herriak horien guzien beharra du. Horiek guziek, beren aldetik, non dute bizitzeko tokia?

Baionan, laugarren larunbatez segidan, bizi garestiaren kontra atera da jendea karrikara. Hego Euskal Herrian, azaroaren 11rako greba orokorrera deitu dute etxebizitza eskubidearen alde. Bi mobilizazioek badute elkar ukitzen duten puntu bat. Hilabete hastapenean alokairua ordaindu eta, zer gelditzen da hozkailua betetzeko, argindarra ordaintzeko, haurrak janzteko? Etxearen prezioak baldintzatzen du ondotik egiten ahal dugun hautu bakoitza.

Maiz entzuten da barnealdera joanez gero alokairu merkeagoa atzeman...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016