Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a
Serres-en kantaldia
Auzo hortako komiteak 2026ko jakubeak antolatzen hasia da. Anartean, bertze hitzordua proposatzen dute, gaitzeko kantaldiarekin, maiatzaren 30ean, larunbat arratsean. Kontzertu aitzineko pintxo-poteoa abian da (19:00), aldiz kantaldian ariko dira Berçaitz anaiak, Pauline Junquet eta Indigo (20:00). Ikusgarri zinez bikaina eskainia da, haatik tokiak mugatuak izanki, lehenbailehen erreserbatzea beharrezko da deituz 07-81-70-62-54ra....
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Herri Urrats betikoa
Ez dakigu “Uratx” munstroak, aurtengo maskotak, eragin zuzena ukan duen aroari buruz, dena den arratsalde erdiko ortzia ez da bortitza izan, euri pixka bat isuri du bainan ez luzaz. Jaz baino jende gehixago hurbildu da, antolatzaileen ahotan, giro alaia eta gozoa xoko guzietan, musika, kanta eta dantzak han hemenka, betiko Herri Urrats. Bestarekin betan, protestek ere hartu dute beren partea, aldarrikapenetan baxoa euskaraz aspaldiko galderak...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a
Apirileko sortze eta heriotzeak
Horra zer seinalatua izan zaukun Herriko Etxetik. Sortzeak: Bernard Lily. Heriotzeak: Soubrane Françoise sortzez Lorgoulloux 75 urte, Chevalier Michel 72 urte, Tapia Michel 58 urte eta Perez Aldama Jose Luis 84 urterekin. Dolumin bizienak hauen senide eta adixkideei.
Batteleku lehiaketa
Aroa lagun, Ur Ikara elkarteak antolatu denboraldiko lehen eguna bizki ongi joan da maiatzaren 2an. Itsasoko ur...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
“Geroa eraikiz” lemapean 43. Herri Urrats
Maiatzaren 10ean, milaka euskaltzalez beteko da beste behin ere Senpereko aintzira besta giroan Seaskari laguntza ekarri nahian. “Laku Bat Orroka” abestiaren bideoklipak, Eñaut Castagnet-ek zuzendurikoak, gonbidapena zabaltzen dauku. Hemen aurkitu dugu lakuetako uretatik jalgitzen igela erraldoi bat, aurtengo “maskota” segurenik. Betiko egitarau aberatsarekin dugu hitzordua, animazio nasaiki leku desberdinetan....
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a
Euskal jokoeri ateak zabalik
Senpereko Herri kirolak elkartearen ekimenez, euskal jokoeri buruzko ate idekiak iraganen dira, maiatzaren 1ean, Ibarrungo pilota plazan (9:00-12:00). Publikoa harremanetan sartzen ahalko da kirolariekin baita ere kirol desberdinen saiatzeko aukera ukanen dute, iniziazio moduan. Hurbildu goxoki, elkarte hunen aktibitatearen deskubritzeak merezi bailuke, ekitaldia urririk.
Familien Departamenduko...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 23a
“Bake-Une” antzerkia
Ostiralean, apirilaren 24an (18:30) inklusioari buruzko ekimena, Larreko antzokian. Arretxea kolegioko 4.B mailako ikasleek abentura giza artistikoa biziko dute: ahalmen urriko pertsonekin ikuskizuna sortu, pentsatu, diseinatu eta antzeztuko dute. Guziak sorkuntza bidean, guziak aktore edo musikari bilakatuak, elgarrekin ausartuko dira beren burua agerian uztera eszenatoki gainean. Denak gomit gira esperientzia indartsu horren bizitzera,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016