Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Mus txapelketa Serresen
Urtarrilaren 31n, larunbat eguerditan abian da mus txapelketa, toki ezin ederragoan Serreseko kaperan. 32 ekipetan mugatua den lehiaketak, izen ematea beharrezkoa du, 10€ kide bakoitz, deituz 07-81-70-62-54ra edo serrestarrak@gmail.com helbidera mezua bidaliz. Sekulako giro gozoa muntatzen da holakoetan eta sari asko bada irabazteko, ahantzi gabe...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Gurashow, Zaldubi Ikastolan
Urtarrilaren 24an, larunbat goizean (10:30), Gurashow taldeak gaitzeko kontzertua eskainiko du Senpereko ikastolan bertan. Musikaz eta kantuz gozatzeko parada elgarrekin eskainia zauku, ttipi eta handi denak gomit gira dohainik. Gaurko artisten presentatzea ez da beharrezkoa, denek ezagutzen ditugu bakarka edo taldean, ongi badakite bazterren xarmatzen eta alaitzen. Antolatzaileen xedea baitago Ikastola ezagutaraztea baita ber denboran...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a
Abenduko sortze eta heriotzeak
Horra zer lortu dugun Herriko Etxetik. Sortze bakarra seinalatua zauku: Gomes da Silva Lefèvre Eva. Heriotzetan: Jaureguiberry Marie Claire sortzez Brocquevielle 80 urte, Gabin Eric 63 urte, Ibarbide Maitex sortzez Anchordoquy 89 urte eta Pierrot Fagoaga 80 urterekin, Tolosa auzoan ehortzia. Heriotze hauek hunkitzen dituzten familia eta adixkideei, dolumin bizienak.
Spuc kirolak liburuxkaren banaketa
Urte...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Urte berri on
Urtero gauza berdintsuak errepikatzen ditugu bainan hain dira beharrezkoak, urte berri on herritar guzieri, kazeta hunen irakurle baita berriketari eta moldatzaile guzieri. Urte berriak ekar ditzala osasuna, bakea eta zoriona, atxik azkar esperantza.
Biribilguneen izendapena
Izendapen gehienek hartu badute tokiko lekuen izena, hala nola Ibarrun, Ortzana, Artzirin, Lizardia,Dantxarinea edo Bortz Kantoinak, batek aldiz...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Pilotariak kantuz
Senpereko pilota elkarteak Maider Cigarroa kantari maisuaren laguntzarekin, gomitatzen gaitu ohiko Eguberriko kantaldira. Gure elizaren gerizan iraganen da, abenduaren 29an, astelehen arratsean (19:30). Urtero gaitzeko emanaldia eskaintzen daukute, ez baitakigu askotan nun dauden hoberenak pilotan ala kantuz, bietan naski. Panpi Laduchek kantatzen zuenez geroztik, pilota eta kantua gure herrian bereziki, ongi lotuak dira elgarri. Irabazi guziak izanen...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a
Suhiltzaileen besta
Santa Barbara, urtero bezala ongi ospatua izan da, suhiltzaile, hauen bizilagun, zonbait hautetsi eta kargudunen artean, Amotzeko Mendionde ostatuan. Eguna goizeko mezarekin abiaturik, 90 kidek parte hartu dute bazkari gozagarriaren inguruan. Jean Claude zuzendariak, eskertu nahi izan ditu bereziki Michel Ibarlucia Ainhoako mera eta Battitt Laborde Sarakoa, beren kargua uztekotan direlarik, baita beren sustengu irmoa ekarri izanagatik suhiltzaile...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016