Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Lapurdi 1609 elkartearen omenaldia
Azaroaren 25a dago emazteek pairatzen dituzten indarkerien aurkako nazioarteko eguna. Karia hortara, Lapurdi 1609 elkarteak omenaldia antolatua du 1609ko sorginkeriaren kontrako auzien biktimei buruz, hauetan emazteak gehienak. Astearte arratsaldean (18:00), omenaldiaren diskurtsoa Nestor Bazterretxearen “Oroit Mina” obraren saihetsean, baita biktimen izenekin beteriko plakaren ezartzea. Jarraian aurreskua eta bertsoak. Segipena...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Mendiko larreen erretzea
2025/2026 urteari begira, mendiko suei buruzko baimen eskaera laborantza zerbitzuan egitekoa da. Galderen epea mugatua da azaroaren 17tik abenduaren 5era. Xehetasun gehiago ere ukanen duzue deituz 05-59-54-54-58 zenbakira.
Konferentzia Inharrian ostegunean
Azaroaren 13an (18:30), Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak antolaturik, mintzaldi interesantea aurkeztuko da, Alain Huber...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Artisauen artearen eguna
Azaroaren 11n, San Martin ospatzen den egunean, Inharria baserriak zabaltzen ditu ateak, ohiko erakusketa hunen azaltzeko. Zernahi gauzen deskubritzeko parada ukanen dugu (10:00-18:00), buztingintza, zurezko puskak, ilustrazioak, saboiak, modelo guzietako bitxiak, ehungintzako kreazioak eta abar... Hartzakantuz senpertar kantari gazte taldearen emanaldia (11:30), eskuzko ariketak haurrendako 6 urtez goitikoak (15:30), urririk. Egun osoan izanen...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a
Pilotari so
Zorigaitzez, errugbi, eskubaloi eta nork daki zer aitzakiarekin, asko pilotari gaztek uzten dute euskaldunen ama-kirola. Halere izar batzu, trebatzaileen lanari esker, pizten zauzkigu herrian, aipamena zor diegu. Hala nola, ezkerparetan esku-huska, M12 mailan (xitoak), Jaureguy Unai herritarrak, Frantziako titulua lortu du Noizbait Hazparneko Sallaberry Panpi garaituz, 10/8, 5/10 eta 5/3. Horrez gain, bi senpertar ailegatu dira finalerdietara,M14 mailan...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Julie"Eklore" kantuz larunbatean
Urriaren 25ean (20:30), Julie Rouault-ek bere lehen diskoa "Eklore" aurkeztuko du, Larreko antzokian. Testu poetikoen eta melodia liluragarrien artean, bere unibertso intimora eta biziaren barnera eramango gaitu, nun frantsesa eta euskararen doinuak nahasten diren. Talentu handiko musikariez inguraturik, emozioz beteriko bidaia musikala eskainia zauku. Ordu bat eta erdiko iraupena, prezio osoa 18€, murriztua 13€, erreserba
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a
Ibarrungo bestei begirada
Udazkenean sartzea nabaritzen duten bestek, aro ederraz balia itxura ezin hobea utzi dute. Ostiral arratseko mus lehiaketa, Inharria baserrian, biziki ongi joan da giro alaituan. Larunbateko pala txapelketako finalek, ateak zabaldu dituzte 1.000ko bat bazkaltiarrei, xerrikume famatuaren jastatzera etorriak. Arratsean aldiz jende gazteek erreleboa hartu dute dantzaldi eta kontzertuetan. Igande goizean, Jondoni Mikelen ohoretan, meza nagusia...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016