Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
"Gernika Batailoia" ostegun huntan
Franck Dolosor, Senpereko kazetari eta historialariak Gernika Batailoia filma (euskaraz) aurkeztuko du. Hego Euskal Herriko herritarrek osatutako taldearen historia aipatzen du dokumentalak. Espainian gerra zibila galdu ondoan, Frantzian erbesteraturik egon ziren, demokraziaren eta askatasunaren alde eta faxismoaren kontra borrokatzea erabaki zuten. Proiekzio horren ondotik, bere liburuaren aurkezpena eginen du Franck-ek. Maiatzaren...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
"Elgarrekin" lemarekin 42. Herri Urrats
Maiatzaren 11n, denak "Elgarrekin", milaka euskaltzale bilduko gira aintzira inguruan besta giroan Seaskari laguntza ekarri nahian. Dupla, Peio eta Pantxoa eta Pisoo rap kantariak, beren kantuarekin, elektronika eta hip-hop musika nahasiz erritmo bizian, gonbidapena zabaltzen dute. Egitarau aberatsa animazioen aldetik, kantari eta musikarien zerrenda luzea hor da lekuko. Berritasunetan, tokiko ekoizpenak argipean ezarriak izanen...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 01a
Bildotsaren Eguna igandean
Maiatzaren 4an, betiko programa mamitsuak osatuko du. Karrika nagusian (9:00), merkatua, tokiko ekoizleak, ardi hazleak, artegintzako artisauak, komertsanteak... (10:00) desfilea. Pilota plazan (10:00), esku-huskako partida, koka lehiaketa (10:30-11:30) sukaldari maisuen erakustaldia: Xabier Zabaleta Kortazar donostiarra, Martin Isabal ainhoarra eta Laurent Boulanger Kinkakoa, (11:00) pilota partida, (12:00) artzain txakurraren lana Nicolas...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a
Dantza Garaikidea
Larunbatean, apirilaren 26an (16:00), Elirale-Pantxika Teileria konpainiak aurkeztuko du "Be At" Menulis konpainiaren dantza garaikideko bakarkako bat. Joana Millet artista katalanak, emaztearen gorputzaren eta ahotsaren arteko topaketa gauzatuko du, dantzaren bitartez. Elgarrekin bidaia emozional baten egitera gonbidatzen gaituen antzezpen fisikoa, urririk eskainia, 8 urtez goiti.
Auto zaharren erakusketa
Igandean,...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Nun habila Perkain?
Senpereko Kultur eta Ondare batzordeak antolaturik, "Nun Habila Perkain?" bideo dokumentala ikusten ahalko da Larreko salan, apirilaren 23an (19:00). Mikel Erramouspe errealizatzailea entseatzen da Perkain pilotari mitikoa hobeki ezagutzen. Frantses iraultzako denbora nahasi hortan bilatuz zer pasatu den xuxen Urepele, Aldude eta Banka herrietan. Mendiz mendi ibiliko da bainan inkestak eramanen du ere Auritz Berri, Itsasu eta Tolosa alderat....
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
Iparraldeko Orkestra larunbatean
Apirilaren 12an (20:00), kontzertu sinfoniko horretarako Euskal Herriko Orkestrak Chloe Meyzie zuzendariaren gidaritzapean, Benjamin Attahirren konposizio garaikide ausarta aurkezten du. Ondotik, Arielle Beck pianistak Mozarten unibertsoa bisitatuko du, azkenik Iparraldeko Orkestrak Saint-Saens-en Sinfonia Nagusia emanen du. Oren batez musika klasikoaz gozatzeko parada ezin hobea, Larreko salan. Erreserba Ipar Euskal Herriko turismo...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016