Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Regis Mailhot umorista Larrekon
Frantses artista handi horren ikusteko parada eskainia zauku ostiral arratsean, hilaren 12an (20:30). Nork ez du entzun edo ikusi, irrati edo telebistan umorista mingarri baita irringarri maisua, kronika asko animatzen ditu, Paris Première (La revue de presse) France Inter edo RTL irratietan. Aktualitatea astintzen du, beti modu umoretsuan, haize freskoa ekarriz gure ikuspuntueri. Herriko Etxeak antolaturik,...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Maider Cigarroa kontzertuan
Senpertar alaba hunek, bere ibilbide guzia musika eta kantuari itzulia du, Hiru Soinu taldearekin abiatu ditu lehen urratsak, gaur aldiz Gurashow talde distiratsuarekin agertzen da noiztenka. Obra anitz idazten eta musikatzen ditu, hauen deskubritzera gonbidatzen gaitu, "Biran den Lasaia" deitu ikusgarriarekin. Larreko salan, apirilaren 6an (20:30), beti bezala taula gainean bere hoberena eskainiko du. Herriko Etxea antolatze lanetan,...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Go!azen-en ikusgarria
Martxoaren 17an, "Go!azen" telesaileko aktoreek zer arratsalde polita eta gozagarria eskaini duten Larreko sala mukuru bete duen publikoari. Hauetan sekulako haurreria, besta giro hoberenean, emozioz beterikoa. Zaldubi ikastolak antolatu kontzertu solidarioak bere helburua ongi bete du, "Syndrome PACS1" elkarteari diru laguntza potoloa ekar zezan. Eritasun hunek hunkitzen duen Nahia Laurencena eta hunen familia guziak ekimena ongi...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a
Mendiko lasterketak
Nola asteburu euritsua iragarria baitzen, uste baino eguraldi hobea ukan du Spuc Lasterkak antolatu dituen lasterketen momentuan. Halere kirolariek haize ufada bortitzen kontra egin behar ukan dute. Orotarat 2.200 lasterkarik parte hartu dute lasterketa desberdinetan, ahantzi gabe haurren lasterkaldia, baita oinezkoen ateraldi jendetsua. Azpimarra ditazke zonbait emaitza esanguratsuak, hauetan Maxime Castillon Bidarteko...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Kartierretako batzordea
Joan den azaroan, Herriko Etxeak abiatu zuen kanpaina, auzoetako adinekoen baita gazteen batzordeak osatzeko xedearekin. Haatik bolondres gutik erantzun dute galdeari, ororen buru auzokoen batzorde bat baizik ez da izanen. Otsailaren 28an, lehenbiziko bilkuran parte hartu dute kide berriek, Jaun mera, baita Véronique Fages eta Michel Fouldrin hautetsiekin. Kide bakoitzak bere burua aurkeztu ahal ukan du, baita igurikapenak adierazi, elgarrekin...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Musika klasikoaren kontzertua
Martxoaren 8an (20:00), "LaBoite à Rêves" (ametsen kutxa) izenburuarekin, ikusgarri gaitza eskainia da Larreko kulturgunean. Euskal Herriko Orkestrak Fruity Pebbles, Marc Mellits-en obra aurkeztuko du, ondotik Trio n1, Dimitri Chostakovitch-en sorkuntza, bururatzeko Trio, Maurice Ravel ziburutar musikari ospetsuaren obra. Balio ote du oroitaraztea azken hau Bolero xelebrearen sortzailea zela....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016