Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a

Gabonetako zinemaren 3. edizioa - Pilotarien kantaldia - Heriotze - Udako lanak - Proiekzioa Larrekon - 1959an sorturiko klasekoen bazkaria - Urtez aldatzea

Gabonetako zinemaren 3. edizioa

Abenduaren 27an (16:00)"PIL" frantsesezko filma eta 28an (16:00) "Orkestra Lurtarra" euskarazko proiekzioaLarreko kultur gunean emanen dira. Marrazki bizidun horiek haur eta gazteei buruzbideratuak dira, Herriko Etxearen ekimenez, urririk eta krakada eskainia.

Pilotarien kantaldia

Gure elizan, abenduaren 27an (19:30) iraganen da urtero Senpereko pilota elkarteak antolatzen duen gaitzeko kantaldia....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a

Pilotarien kantaldia elizan - Scaramuccia antzerki taldeko gazteak - Julieren istorioak mediatekan - Eguberriko elizkizunak - Eguberriko merkatua - Eguberriko kontzertua

Pilotarien kantaldia elizan

Urte hondar guziz, Senpereko pilota elkarteak proposatzen du kantaldi bikaina. Aurten abenduaren 27an (19:30), izigarriko programa dute: Kalakan, Allegria, Berçaitz anaiak eta bistan dena herriko pilotarien taldea. Heldu den astean xehetasun gehiago, erreserba turismo bulegoetan baita sarreran.

Scaramuccia antzerki taldeko gazteak

Abenduaren 20, 21 eta 22an (20:30) Scaramucciako ikasleek errepertorio...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a

Suhiltzaileen besta eguna - Musika Larrekon larunbatean - Azaroko sortze eta heriotzak - Maddi Ane Txoperena - Jean Sauvairen azken obra - Grafoterapia tailerra

Suhiltzaileen besta eguna

Santa Barbara ongi ospatua izan da Ainhoako Ur-Hegian ostatuan abenduaren 1ean. Eguna goizeko mezarekin abiatu zen, handik landa 85 kidek parte hartu dute bazkari gozagarriaren inguruan. Hastapenean, minutu baten isiltasuna egin da, Pierre Bereau suhiltzaile ohiaren oroitzapenez. Jean Claude Errandonea zuzendariak, lehen lehenik parte-hartzaile guziak eskertu ditu bereziki Ainhoako herria, harrera ezin hobea eskaintzeagatik. Orotara 700...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Eguberriko merkatua larunbatean - Comedy Club ikusgarria - "Txano Gorritxoa" dantzatua abenduaren 11n - "Ihesi" antzerkia - Telethon aipagai

Eguberriko merkatua larunbatean

Gaitzeko egitaraua dugu Xan Ithourria plazan, abenduaren 7an (9:00-17:30), animazio askok osatuko dute ohiko Eguberriko merkatua. Egun osoan, haurrendako joko anitz baita marrazki margotzeak izanen dira, (11:00-12:00) topaketa Bizar Zuri eta Olentzerorekin, (14:00) euskal dantzak Zirikolatzen eskutik, (14:00-17:30) Biradera "Barbarie" organoaren musika, (15:00-17:00) makillatze tailerra eta bururatzeko aztalak erne atxikitzekotan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 28a

Idazleen topaketa mediatekan - "Ihesi" antzerkia Larrekon - Azkeneko herri kontseilua - Telethonaren aldeko ekitaldiak aste hondarrean - Tokiko segurtasun kontseilua

Idazleen topaketa mediatekan

Lehen aldia da holako euskarazko ekitaldia antolatua dela gure mediatekan, abenduaren 3an (20:00). Maddi Ane Txoperenak bere bi liburuen aurkezpena egin ondoan, solasaldi interesgarria sortu behar litaike. Euskararen urtaroa kari antolatua da, mediatekako animatzaileek espero dute parte hartze ederra.

"Ihesi" antzerkia Larrekon

Iduzki Lore konpainiaren eskutik, euskarazko antzerkia ikusteko parada...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a

Arrainak antzerkia - Euskaldunen deportazioaren mintzaldian aldaketa - Argazki tailerraren erakusketa - "Ihesi" antzerkia Larrekon - Egur lotak salgai - San Mattin eguna ongi ospatua - Pastizak salgai - Ongizate trukada solidarioaren eguna - Pilota

Arrainak antzerkia

Azaroaren 27an (14:30), Larreko kulturgunean antzerki ikusgarri hori antolatzen du Euskal Elkargoak. Ekaitz batek itsasora bota ondoan, Martik urpean bidaia miresgarria hasten du, nun emeki emeki arrainen hizkuntza ikasten eta erabiltzen duen. Haur eta helduen gozatzeko bidaiara gomit gira, erreserba eginez www.kultura-paysbasque.fr gunean edo sarreran...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016